Gustavo II.a Adolfo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gustavo II.a

Gustavo II.a Adolfo (Stockholm, 1594ko abenduaren 9a - Lützen, gaur egun Saxonia-Anhalt, Alemania, 1632ko azaroaren 6a) 1611-1632 urteetan Suediako errege izan zen.

Axel Oxenstierna kantzilerraren laguntzaz, Suediako egoera hobetu zuen: bakea izenpetu zuen Danimarkarekin (Knäredeko hitzarmena, 1613), Errusiarekin (Stolbova, 1717), eta Poloniarekin (Altmarkeko menia, 1629). Estatua eta armada eraberritu zituen. Ondoren Hogeita hamar Urteko Gerran arrakasta handiz parte hartu zuen, protestanteen buruzagitzan inperialen kontra. Breitenfelden garaipena erdietsi zuen (1631), Renanian barrena Alemania hegoaldera iritsi zen, eta Lützenen Wallenstein garaitu zuen (1632ko azaroaren 16a), baina borrokan hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustavo II.a Adolfo Aldatu lotura Wikidatan