Hattusas
| Hattusa: hititen hiriburua1 UNESCOren Gizateriaren Ondarea |
|
Hattusako hondakinak (Lehoiaren atea) Boğazköyn |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, ii, iii, iv |
| Erreferentzia (ID) | 377 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa eta Iparramerika |
| Izen ematea | 1986 (X. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Hattusa edo Hattusas, Hititar Inperioaren antzinako hiriburua izan zen Hattusili I.aren erregealditik, Anatolia erdialdean kokatua, Kizil-Irmak ibaiaren ondoan, gaur egun Boğazkale izeneko herrixka dagoen tokian, Çorum probintziaren zati dena. Hiriak, baso zabalak zituen, baita gertu zelai emankor bat ere, bere kokapenak bi akats zituen arren: inguruko ibaiak ez ziren nabigagarriak, ibai bidezko garraioa galerazten zuena, alde batetik, eta gasgas tribuarengandik zuen hurbiltasuna, bestetik, Hattusasentzeako etengabeko mehatxua izan zirena. Hattusa, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1986an, 1677 hektareako babestutako eremu bat hartuz.
Eduki-taula |
[aldatu] Hattusaseko arkeologia
Lehen indusketak, 1906an egin ziren, Alemaniako arkeologia institutua, hiriaren hondakinetan lanean hasten denean, egundaino etengabe jarraitu duen lana. Aztarnategian, buztinezko taulatxo ugari aurkitu dira, hizkuntza askotan idatziak, luvitera edo akkadikoz adibidez, hititar kulturaren azterketarako iturri nagusienak direnak.
Orain arte industutako hondakinak, nagusiki, inperioak garai horretan zuen oparotasuna probestuz, antzinako tenpluak, handitzeko aldatu zituzten azken hititar erregeen erregealdiarekin bat datoz.
[aldatu] Hattusaseko historia
Hattusas, hasiera batean, indoeuroparra ez zen hizkuntza bat hitz egiten zuen herri batek sortu zuen, Hattisek, baina, Anittaren erregealdian (K. a. XVIII. mendea), Anittaren aurka matxinatutako aristokratak hartu zituen, eta, beraz, suntsitua izan zen.
Hititar Inperioko dokumentaturik dagoen lehen erregea izan zen Hattusili I.ak, hiria berreraiki eta bere hiriburu bihurtu zuen, Nesaren kaltetan, bere izena bera, Hattusili, hiriaren izenarekin lotuta egoteraino. Hattusiliren ondorengo errege guztiek, Hattusan mantendu zuten hiriburua, Muwatallis II.ak izan ezik, Tarhuntassara eraman zuena, egiptoarren erasoetatik hobeto babesteko, baina hiriburu aldaketa honek, ez zuen asko iraun, bere seme Urhi-Teshubek, berriz Hattusasera eraman baitzuen hiriburua.
Hititar historian etengabean gertatu zen gauzetako bat, gasgastarren mehatxua izan zen, lehen aldiz Hantil II.aren erregealdian agertuz, Arnuanda I.aren erregealdian hiriburua hartzera iritsi zirenak, hititek, hiriburua birkonkistatzeko, Tudhalia II.aren erregealdiraino zain egon behar izan zutelarik.
Hititar inperioaren erorketaren ondoren (K. a. 1200 inguru), Hattusasen arrastoa galdu egiten da, baina gasgastarrek edo tribu frigiarren batek suntsitu zuela susmatzen da.
[aldatu] Hiriaren deskribapena
Hititar Erresuma Berrian, hiriak bere hedadurarik handiena lortu zuen, eta gutxi gora-behera berdinak ziren bi zatitan banatu zen: barnealdeko hiria eta kanpokoa, biak ala biak, Shubiluliuma I.aren garaian eraikitako harresi batek inguratuak. Barnealdeko hiriak, nagusiki, eraikin administratiboak eta tenpluak zituen, kanpokoa, harresiko bere ate landuengatik nabarmentzen zen bitartean (gerlari, lehoi eta esfingeak zituztenak), eta, gainera, tenplu batzuez gain, etxeak eta merkataritza erabilerako eraikinak zituen. Kanpoaldean, hilerriak aurkitzen ziren.
Bere unerik gailenean, hiriak, 40.000 edo 50.000 pertsonako biztanleria izan zuen.