Heidelbergeko gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Heidelbergeko gaztelua
Heidelberg-Schloß.JPG
Udalerria Heidelberg, Baden-Württemberg
Herrialdea  Alemania
Koordenatuak 49°24′38″N 08°42′57″E / 49.41056°N 8.71583°E / 49.41056; 8.71583Koordenatuak: 49°24′38″N 08°42′57″E / 49.41056°N 8.71583°E / 49.41056; 8.71583
Garaia XIII mendea
Heidelbergeko gaztelua non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Heidelbergeko gaztelua

Heidelbergeko gaztelua (alemanez Heidelberger Schloss) Baden-Württemberg estatuko hiria den Heidelbergeko gaztelua da, pizkundekoa, gaur egun hondarrak gelditzen badira ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren lehenengo aipamena 1196koa da, orduan Heidelberch izena ematen zaio. Dirudienez gaur egun dakusagunaren lehenengo egiturak 1214 aldera egin ziren, Frederiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak Luis I.a Palatinatukoarik Heidelbergeko gaztelua utzi zioneko idatziak dioenez, hau ondoriztatzen da behintzat castrum in Heidelberg cum burgo ipsius castri esalditik. Hala ere, Ruperto III.a Palatinatukoa 1401ean Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izendatzerakoan, bere gaztelua txiki geratu zen Gorteentzako eta Agustinoen monastegian sartu behar izan zuten askok.

Hogeita Hamar Urteko Gerran erasotu zuten lehen aldiz gaztelua eta ordutik aurrera suntsiketak eta berreraikuntzak izan zituen, azkenean hondarrak gelditu ziren arte. Frantziarrek (1622 eta 1688) eta suediarrek (1633)an gaztelua erasotu eta berataz jabetu arren kalte handiak eragin zizkioten. 1720an Printze-Hauteslea Mannheimera joan zen eta gaztelua bertan behera gelditu zen. 1764an bi tximistek jo eta gazteluaren zati batzuk erre egin ziren. Konponketa txikiak egin arren gazteluare hondarrak baino ez ziren gelditzen. Hurrengo urteetan bertako harri asko iparralderago dagoen Schwetzingen jauregia eraikitzeko erabili ziren, bai eta herriko etxeak egiteko ere. 1883 eta 1890 urteen artean Alemaniako adituen batzorde batek gaztelua berreraikitzea zaila zela ikusirik gutxienez zegoen egoeran kontserbatu beharra zegoela erabaki zuen. Gaur egun eraikin gutxi batzuk berriztuta daude.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heidelbergeko gaztelua Aldatu lotura Wikidatan