Heidi
- Artikulu hau Johanna Spyri buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Heidi (argipena).
Jatorrizko azala |
||
| Egilea | Johanna Spyri (1880) | |
| Generoa | Eleberria | |
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Heidis Lehr- und Wanderjahre | |
| Herrialdea | Suitza | |
Heidi edo "Heidiren urteak hara-hona ikasiz" (jatorriz "Heidis Lehr- und Wanderjahre") alemanez idatzitako eleberri ezaguna eta bertan agertzen den pertsonaia nagusiaren izena da. Johanna Spyri suitzarrak argitara eman zuen 1880an. Alpeetan kokatuta dago istorioaren zati handiena, Grisonia Kantoian, egileak ondo ezaguten zuen inguruan.
Hainbat egokitzapen egin dituzte telebista, zinema eta antzerkian, 1974an Isao Takahata japoniarrak egindako marrazki bizidunetako bertsioa ezagunena izanda.
Haria[aldatu]
Adelaida, edo hobeto ezaguna Heidi izenarekin, neskato umezurtza da eta Dete izebarekin bizi da Maienfeld herrian. Izebak Frankfurtera lanera joan behar duenean Heidi eramaten du mendietan dagoen aitonaren etxera, honi neskaren ardura emanez. Agure erretxinaren ospea badu ere, azkenean bien arteko harremana bikaina izango da, eta bitartean inguru eder haren beste lagun batzuk ezagutuko ditu: Lanbro txakurra, Pello ahuntzaina, Elurtxo antxumea, Pitxin txoria...
Urte batzuk geroago Dete itzuliko da Heidi berarekin Frankfurtera bizitzera, eta han Sessemann gizon aberatsaren etxean biziko da, bera baino nagusiagoa den Klara neska elbarritua ezagutuz. Berarekin adiskidetasun harreman sendoa egingo du, bien tutore eta irakaslea den Rottenmeier zorrotzaren begiradapean.
Azkenean, Heidi aitonarekin itzuliko da, bai eta Klarak haiei mendietara bisita bat egitea lortuko ere, non elbarritasuna sendatuko duen.