Hermanos Anoz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hermanos Anoz
Datuak
JatorriaMilagro, Nafarroa
Euskal Herria
Musika motaNafarroako jotak, rantxerak, zortzikoak eta bilbainadak
Urteak1957-2015
Taldekideak
Jesús Anoz
Raul Anoz

Hermanos Anoz (euskaraz Anotz Anaiak) Nafarroako anai abeslari bikote bat da. Nagusiki Nafarroako jotak abesten dituzte, baina rantxerak, zortzikoak eta bilbainadak ere abestu izan dituzte.

Jaiotzez Milagro udalerrikoak diren Jesús Anoz eta Raul Anoz anaiek osatzen dute. 1957tik aurrera irratiko abesti lehiaketetan parte hartzen hasi ziren, 12-13 urterekin jada Madrilgo Radio Intercontinental irratian abesten zuten. Bartzelonan ere udaldean urte askoz abestu zuten.

Mundu osoko herrialde askotan abestu izan dute, bai Europan (Belgika eta Alemania) nahiz Amerikan ere (Txile, Bolivia, Venezuela eta Ekuadorren).

2015ean 58 urte luzez plazarik-plaza ibili ondoren erretiroa hartu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]