Milagro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Milagro

 Nafarroa Garaia
Milagroko bandera

Milagroko armarria

Izen ofiziala Milagro
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Erriberriko merindadea
Arga-Aragoiko Erribera
Alkatea Yolanda Ibáñez Pérez
(UPN)
Herritarra milagroar
Koordenatuak 42°14′28″N 1°45′46″W / 42.24111°N 1.76278°W / 42.24111; -1.76278Koordenatuak: 42°14′28″N 1°45′46″W / 42.24111°N 1.76278°W / 42.24111; -1.76278

Navarra - Mapa municipal Milagro.svg

Eremua 28,17 km2
Garaiera 295 m
Distantzia 79,5 km Iruñera
Posta kodea 31320
Biztanleria 3.378 bizt. (2012)
Dentsitatea 119,91 bizt./km²
www.milagro.es http://www.milagro.es/es www.milagro.es

Milagro[1] Nafarroako hegoaldean dagoen udalerria da, Erriberan kokatutakoa. Nafarroako hiriburutik 79,5 kilometrora dago eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 3.378 biztanle ditu

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milagro herriaren eta Aragoi ibaiaren ikuspegia.

Erriberriko merindadearen hegoaldeko muturrean kokatzen da, merindade honetako herririk hegoaldekoena da. Udalerrira iristeko NA-134 errepidea hartu behar da Valtierra-San Adriango norabidean.

Milagroren herri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Alesbes, ipar-mendebaldean Funes, ekialdean Cadreita eta hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima mediterraneo-kontinental motakoa da eta ezaugarri nagusia tenperaturek izaten dituzten aldaketa handiak dira, neguan hotz eta udan bero. Aldaketa termikoa handia da, eta udaberrian eta udazkenean 20 graduko aldaketa termikoko egunak izaten dira. Urteko batez besteko tenperatura 14 gradukoa eta prezipitazioak 400 eta 450mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 60 bat baino ez dira izaten.

Landaredia sastrakek, ibaiaren ondoko zuhaixkek eta birlandaturiko pinuek baino ez dute osatzen. Nekazaritza lurrek udalerriaren gehiena hartzen dute, eta jatorrizko landaredia erabat eraldatu dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milagroko herriaren sorburua kristo aurreko lehen milurtean kokatzen da, Burdin Aroan. Garai hartan Milagro, baskoien herrixka txikia zen. Historialarien ustetan, Milagro antzinako "Ergabia" izeneko herri baskoia izan zen. Garai hartatik argi geratu zen herriaren izaera defentsiboa, zeukan kokapena zela eta. Ondoren, Erromatarrek Lacioko forua eman zioten Vespasianoren garaian. Erromatarren garaiko aztarna garrantzitsuenen artean hilobi bat eta burdinazko eraztun baten zatia daude.

Erdi Aroaren hasieratik Milagro musulmanek kontrolaturiko lurraldearen zati izan zen, Banu Qasi izenarekin ezagutu zen lurraldearen barnean. Musulmanen eragina argi ikusten da Milagroko kaleetako zorua harriztatzeko sisteman, lurren ureztatze sisteman, lurrak erabiltzeko moduan eta hizkuntzan. 1098. urtean, Nafarroak herria musulmanei konkistatu ostean, Pedro I.a erregeak Miraculoko begiratokia edo Mairuaren kobazuloa eraiki zuen, Tuterako gune musulmanaren aurrean gaztelu edo gotorleku bat eraiki beharra zela eta. Gotorleku haren lau horma baino ez dira gordetzen gaur egun.

Ondorengo mendeetan, Milagrok inguruko herrien foru bera izan zuen, besteak beste Faltzes, Azkoien, Valtierra eta Arguedas udalerriek. Antso VII.a Nafarroakoaren erregealdian, Milagro herria erresumako herririk garrantzitsuenetakoa zen Ebro ibaiaren ezkerreko isurialdean. XIII. mendean, herrian hainbat judu bizi ziren, eta beraiei buruzko lehen dokumentua 1311. urtekoa da. Dokumentu hark judu batzuen heriotzaren berri ematen du, bizi ziren pobreziak eragindako gaixotasunak zirela eta.

XIV. mendetik XV. mendera herriak hondamendi handiak jasan zituen, gerren eta Izurri beltzaren eraginez. Hondamendi haiek biztanleria asko murriztu zuten, eta herria desagertzeko zorian izan zen. Nafarroako erregeen laguntza behar izan zuten herritarrek aurrera ateratzeko. Independentzia gerran, Tuterako borrokan Napoleon Bonaparteren armada Espainiako armadari gailendu zitzaion.

Gerra Zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Gerra Zibila Euskal Herrian»

Behin Espainiako Gerra Zibila hasita, 1936ko uztailaren 22tik 1937ko maiatza arte 78 pertsona erail zuten hamar hilabete haietan. Esanguratsua izan zen abuztuaren 5ean 25 milagroar "desagertu" egin zirela, "desaparecen en el término de Peralta, dándoseles por muertos" bertako delegatuaren arabera.

Victoriano Aranguren parrokoa, atxilotuen alde errukia behin edo behin eskatu zuena, ohean hilda agertu zen 1937ko urriaren 9an, ustez pozoiturik.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milagroko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.562 1.567 2.129 2.737 3.149 2.953 3.024 3.068 2.806 2.444 2.573 2.676 3.054

2008ko erroldaren arabera, 597 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %19,16a (Nafarroako batez bestekoaren bikoitza).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milagroko ekonomiaren jarduera nagusia nekazaritza eta zerbitzuak dira. 1980ko hamarkadan nekazaritzan biztanleri aktiboaren %70 aritzen bazen ere, XX. mendearen azken zatian asko gutxitu, zerbitzu eta eraikuntzaren mesedetan. Milagro gaur egun nekazaritza enpresa handien egoitza da, Vega Mayor esaterako. Enpresa hauek Milagroko barazkiak prozesatu eta Espainiar estatu osoan merkatarutzen dituzte. 1949ko abuztuaren 20an, nekazarien lehen koperatiba sortu zen, eta urte berdineko ekainaren 15ean esneketarien San Blas koperatiba.

Lur ureztagarriak laborantza lurren %70 dira, eta bertan zainzuria, orburua eta tomatea bezalako barazkiak landatzen dira. Zerealen artean, artoa eta alpapa nabarmentzen dira. Erremolatxak 1962an 520 hektarea hartzen bazituen ere, erabat desagertu da gaur egun. Lur amankomunen azalera oso txikia da, 194 hektarea baino ez (erroldatutako lurren %6,8), eta gehienak lur ureztagarriak dira.

Bardeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, Milagrok, Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Carcastillo, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Cabanillas, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera, Nafarroako Bardeetako elkartea osatu zuen. Bardeetako lur amankomunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoarekin.

Monte Alto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko martxoaren 17an Acciona enpresak Monte Altoko "eguzki ortua" inauguratu zuen. Bertan, eguzkiaren izpiak energia bihurtzen duten ehundaka eguzki panel daude. 2007an instalazioak zabaldu zituenean, 14 milioi kilowatt ekoizteko gai ziren, eguzki ortu bateko eguzki panelek ekoitzitako energia kopururik handiena.

Proiektuan 753 pertsonek hartu dute parte, bakoitzak panel bat edo gehiago erosi dituelarik, horrela pertsona bakoitza panel baten jabe izango da urte jakin batzuetan. Egindako inbertsioa energia saltzeagatik lortutako dirutan jasoko dute. Inbertsioa guztira 65 milioi eurokoa izan zen.

Industria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez, Milagroko industrialdea berria eraiki zen XXI. mendearen hasieran. Eraikuntza lanak 2001ean hasi eta bi urte beranduago hiritartzea amaitu eta lehen pabilioiak eraikita zeuden. Industrialdean Vega Mayor elikagaien enpresa erraldoia dago. Azpiegitura AP-68 autobidetik lau kilometrora dago.

Azalera guztira: 78.504,42 m2

Lursailen azalera: 65.598 m2

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kalbarioaren baseliza
  • Palmako Andre Mariaren baseliza

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzki energia biltzeko "zelaia", Monte Alton.

Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.

Horrez gain, Condaren Tutera eta Alesbes bitarteko lineak, honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak San Blasen omenezko jaiak ospatzen ditu urteko bi data ezberdinetan, otsailaren 1etik otsailaren 3ra, eta iraileko lehen astean. Urtean zehar hainbat erromeria eta jai desberdin antolatzen dira, "Gereziaren jaia" ekainean, eta "Gazteriaren jaia" uztaila bukaeran.

2009ko otsailean Milagroko alkateak, San Blas jaietako entzierroak bertan behera uztea erabaki zuen, krisialdi ekonomikoaren eraginez, horrela 23.000 euro aurrezteko asmoarekin[2].

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Milagro eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,34k zekien euskaraz hitz egiten.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003tik 2011ra Milagroko alkatea Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Esteban Garijo Pérez izan zen. 2007an Udaletxeko hamaika zinegotzietatik zazpi lortu zituen, gehiengo absolutoa. Baliogabeko botoak 35 izan ziren (emandako guztien %1,83) eta boto zuriak hamazortzi (%0,96). Abstentzioa %13,49koa izan zen.

Milagroko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 1.123 7
PSN 741 4

2011ko udal hauteskundeetan ere UPNko kidea aukeratu zuten alkate kargurako, Yolanda Ibáñez hain zuzen. Hala ere UPN eta PSNren arteko aldea murriztu egin zen.

Milagroko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 891 6
PSN 826 5

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Joaquin Corti kalea, 1

Milagroko alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Esteban Garijo Pérez UPN
2007-2011 Esteban Garijo Pérez UPN
2011-2015 Yolanda Ibáñez Pérez UPN

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Milagro
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa