Hiru esne

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hiru esne zatia.

Hiru esne (gaztelaniaz Tres leches) hiru esne motaz bustiriko bizkotxo bat da, Latin Amerikako ohiko azkenburukoa. Hiru esneak hauek dira: esne krema, esne kondentsatua eta esne lurrindua.

Arrautza zuringozko merenge batez eta marratxinoan bainatutako gereziz laguntzen da, eta haustutako kanelaz hautseztatua da. Ohi, errezetak ez darama gurinik, eta horregatik du egitura hanpatua. Apaindura, ezberdina izan daiteke, tokiaren edo jan behar duenaren arabera.

Erdialdeko Amerika eta Mexikoko azkenburuko tradizional bat da, Peru, Venezuela eta Hego Amerikako beste herrialde batzuetan ere jaten den arren. Bere jatorria, Nikaraguan du, non, jatetxe esklusiboetan prestatzen zen. Esaten denez, bizkotxo andaluziarraren antzeko azkenburuko bat da. Bere jatorria, Andaluzian egon daiteke, Nikaraguan eta Venezuelan oso azkenburuko ospetsua baita, Andaluziaren eragin handiko herrialdeak.

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]