Hondartza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pomerania Beach (Darss)
Kontxako hondartza, Donostia

Hondartza itsasoa eta lurra elkartzen diren lekua da, normalean aldapa txiki batekin, amildegirik gabe edo hauen azpian, hareazko edo harri txikizko lurzoruarekin.

Jatorria

Hondartzak ibaiei eta itsasoari esker sortzen da.

  • Ibaien eragina: Iturburuetatik gertu dauden errekek mendietako harkaitzak higatzen dituzte; arrokatik partikula txikiak askatuz, edo ahulguneak erasotzean harri puskak atereaz. Harri puska txikiago horiek ere higatu egingo ditu urak, tamaina are txikiagokoak izan arte, eta itsasoratzera iristerako basak eta hareak baino ez dira geratuko uretan suspentsioan. Hondar eta lohi horiek itsasbazterrean kokatuko dira, denborarekin dunak eta hondartzak sortuz.
  • Itsasoaren eragina: Itsasoak itsasbazterretako labarrak higatuko ditu abrasio plataformak eta hondarra sortuz. Hondar hau korronteetatik babestutako guneetan metatuko da, ibaien itsasoratze guneetan adibidez. Horrez gain, itsasoak gerora harearekin metatuko diren beste hondakin batzuk ere xehatuko ditu (adb., maskorrak).

Erabilpena

Aisialdi gune honetara jende dexente joaten da, batez ere udan. Bertan bainatu, ur bazterrean ibili eta uretako eta bestelako kirolak egin daitezke.

Hondartzak gune publikoak izaten dira eta sorosleek zaintzen dituzte (hondartzak eta bertara doan jendea) uda garaian. Sorosleek zaindu gabeko hondartzak ere badaude.

Hiru bandera izaten dituzte: berdea (lasaitasun osoz bainatu daiteke), horia (argi ibili beharra dago bainatu nahi badugu) eta gorria (erabat debekatuta bainatzea).

Munduan

Euskal Herrian

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko hondartzak»

Euskal Herriko hondartzak mendebaldeko mutur batean dagoen La Arenako hondartzatik (Muskiz) beste muturreko Barra hondartzaraino (Baiona) daudenak dira. Euretako asko surf egiteko oso egokiak dira eta munduan ezagunak (batez ere Biarritzeko hondartza eta Mundakakoa).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hondartza Aldatu lotura Wikidatan


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.