Huron herria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaHuron herria

Motaetnia eta nazio
Honen parteLehen Nazioak

Huron herria, huronak edo huroiak, baita wyandot edo wendat izenez ezagunak ere, Ipar Amerikako herri irokes hiztun bat da. Irokes herrien barnean sailkatua dago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beren izendapenari buruzko hainbat teoria daude:

Lurraldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz Ontario aintziraren iparraldeko kostaldean bizi zen, Kanadaren hegoaldean, baina denborarekin gaur egungol Michigan, Wisconsin eta Ohio estatuen lurraldetara hedatu ziren.

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mila lagun inguruko komunitateetan bizi ziren, irokesen antzera beren bizimodua nagusiki arto, babarrun eta kalabaza ereinketan oinarritzen zen, horri ehiza eta arrantza gehituz. Egurrezko kanoak eraikitzen oso trebeak izaki, beren lurraldeen mugetatik haratagoko merkatal harremanak ezarri zituzten.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun AEBetako Michigan, Wisconsin eta Ohion 5.900 kide eta Kanadako Quebeceko erreserbetan 3.000 kide inguru bizi dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]