Ontario (aintzira)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ontario
Lake Ontario 3859.jpg

Ontario aintzira, Wolocott hiritik ikusita.

Lake-Ontario.svg
Kokalekua Kanada
AEB
Garaiera 74 m
Eremua 18.960 km²
Zabalera 85 km
Luzera 311 km
Bataz besteko sakonera 86 m
Gehienezko sakonera 244 m
Arroa 64.030 km²
Ertzaren luzera 1.146 km
Betebidea Niagara ibaia
Hustubidea San Laurendi ibaia
Hiriak Toronto
Rochester (New York)

Ontario[1] (ingelesez: Lake Ontario, frantsesez: Lac Ontario) Amerikako Aintzira Handietako txikiena (18.960 km²) eta ekialdekoena da. Iparraldean Kanadako Ontario probintzia du, eta hegoaldean Estatu Batuetako Niagarako penintsula eta New York estatua.

Aintziraren ertzean dauden hiri nagusiak Kanadako Toronto eta Estatu Batuetako Rochester dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Skanadario hitzetik datorkio; irokeseraz «aintzira ederra» edo «ur dirdiratsua» esan nahi du izen horrek. Denborarekin, inguruko eskualdeak aintziraren izena hartu zuen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontariok 18.960 km²ko eremua, 311 kmko luzera, 85 kmko zabalera eta, batez beste, 86 mko sakonera ditu[2]. Betebide nagusia Erie aintziratik datorren Niagara ibaia da. Aintzirara isurtzen diren beste ibai garrantzitsu batzuk Humber, Trent, Cataraqui, Genesee, Oswego, Black eta Salmon dira. Hustubide nagusia, berriz, San Laurendi ibaia da.

Aintziran zenbait uharte daude, hala nola, Toronto uharteak eta Thousand Islands. Handiena Wolfer uhartea da, Kingstondik gertu eta San Laurendi ibaiaren sarreran kokatua.

Kanadako kostaldean, Toronto eta Hamilton barnean dituen Golden Horseshoe hirikidetza dago (ia 9 milioi biztanle ditu). Estatu Batuetako kosta landakoagoa da, hiri nagusia Rochester izaki. Syracuse hiria 30 kilometrora dago. Estatu Batuetako eskualdean ia 2 milioi biztanle daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europarrak iritsi baino lehen, Ontario aintzira huron eta irokes herrien arteko muga zen. Nahiz eta eskandinaviar itxura duten tresnak aurkitu diren, historikoki eskualdea bisitatu zuen lehenengo europarra Étienne Brûlé izan zen, 1615ean.

Bai britainiarrek bai frantsesek gotorlekuak eraiki zituzten, hala nola, britainiarrek Osewokoa 1722an eta frantsesek Rouillékoa 1750ean, Toronton. Zazpi Urteko Gerraren ondoren, britainiar kontrolpean zeuden. Eskualdean militarrek baino ez ziren bizi Estatu Batuetako Independentzia Gerra bukatu arte.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontario aintzira oso sakona izanik, oso gutxitan izozten da; XX. mendean, 1934ko eta 1976ko neguetan baizik ez zen izoztu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ontario (aintzira) Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 43°45′N 77°54′W / 43.750°N 77.900°W / 43.750; -77.900