Ignaz Semmelweis
Wikipedia(e)tik
Ignaz Philipp Semmelweis (Buda, Hungaria, 1818ko uztailak 18 - Viena, Austria, 1865ko abuztuak 13) hungariar sendagilea izan zen.
Biografia [aldatu]
1855. urtean Budako unibertsitateko irakasle izendatu zuten.
Aldez aurretik, 1847an, emakumezkoei erditu osteko egunetan heriotza eragiten zien infekzioaren jatorria zehaztu zuen eta, bera zuzendari zen Vienako ospitaleko ebakuntza-aretoan, eskuak desinfektatzera behartu zituen ikasle eta osagileak erditzear zegoen emakume bati laguntzen hasi aurretik. Era horretan, erditze ostean gertatzen zen emakume hilen kopurua nabarmen jaistea lortu zuen.
Hala eta guztiz ere, ez zuen laguntza ofizialik jaso eta hil ondoren baizik ez ziren aplikatu hark erabilitako metodoak.
Kanpo loturak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.