Alexandre Benois

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aleksandr Benoisen erretratua, Léon Bakstek egina, 1898

Aleksandr Nikolayevitx Benois (errusiera zirilikoz Александр Николаевич Бенуа, Aleksandr Nikoláyevich Benuá; San Petersburgo, 1870eko maiatzak 4-Paris, 1960ko otsailak 9), ziuraski familia artistikoko kiderik garrantzitsuena izan zen. Egungo balletean eta eskena diseinuan izan zuen eragina oinarrizkoa izan zen.

Aleksandren aita, Nicholas Benois eta anaia, Léon Benois, errusiar arkitekto garrantzitsuak izan ziren. Aleksandrek ez zuen pentsatu bere bizitza artera dedikatzea eta San Petersburgoko Estatu Unibertsitatean Zuzenbide Fakultatean graduatu zen 1894an. Hiru urte beranduago, Versallesen zegoen bitartean Luis XIV.aren Azken Ibilaldiak irudikatzen zituzten akuarela batzuk margotu zituen. Pável Tretiakovek 1897an erakutsi zituenean, Serghei Diagilev eta Léon Baksten arreta erakarri zuten. Elkarrekin Mir iskusstva arte aldizkaria sortu zuten, helburu bezala modernismoa Errusian bultzatzea zuena.

Mende berriko lehen hamarkadan, Benoisk Mir iskusstva editatzen jarraitu zuen, baina bere ikerketa interesak ere jarraitu zituen. XIX. mendeko errusiar arteari eta Tsárskoye Selóari buruzko zenbait monografia prestatu eta inprimatu zituen. 1918 eta 1926 artean Hermitage Museoko maisu zaharren galeria abiarazi zuen, non bere anaiaren heredentzia ziurtatu zuen, Leonardo Da Vinciren La Madonna Benois. 1903an Puxkinen Brontzezko zaldunarentzako bere marrazkiak inprimatu zituen, ordutik, generoko maisulanetako bat bezala errekonozituak izan direnak.

1901ean Benois Mariinsky Antzokiko eskena zuzendari izendatua izan zen. Ordutik, bere denbora gehiena eskena diseinura eta apaindurara dedikatu zuen. Les Sylphides (1909, Giselle (1910) eta Petrushka (1911) bere lorpenik handienen artean daude. Batez ere Sergei Diagilevekin Errusiar Balletentzat lan egin zuen arren, aldi berean Moskuko Arte Antzokiarekin eta Europako beste antzoki nabarmengarri batzuekin ere lan egin zuen. Bere Memoriak bi liburukitan argitaratu ziren 1955ean. Eugene Lanceray eta Zinaida Serebryakova errusiar artistak bere ilobak izan ziren, eta Sir Peter Ustinov britainiar aktorea bere iloba-biloba.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandre Benois Aldatu lotura Wikidatan