Mikhail Lermontov
Mikhail Jurievitx Lermontov, errusieraz Михаи́л Ю́рьевич Ле́рмонтов (Mosku, Errusia, 1814ko urriaren 15a - Pyatigorsk, Errusia, 1841eko uztailaren 27a) errusiar poeta, margolari eta eleberrigile erromantikoa izan zen.
Biografia[aldatu]
Lord Byron poeta ingelesaren eragina izan zuen bere lehen poesietan. Alexander Puxkin poeta errusiarraren zentzugabeko hilketak sumindurik, ospetsu bihurtu zuen "Poeta baten heriotza" poema idatzi zuen (1837), eta Kaukasora erbesteratu zuten Puxkin hil zuenarentzat zigorra eskatzen zuelako. 1841. urtean hil zen Martynov komandantearekin izandako erronka batean.
Obra nagusiak: Geroy nashego vremeni (1840, "Gure garaiko heroia", Jose Morales Beldak euskaratua) eleberria; eta poemen artean, Cherkesy (1928); Kavkazsky plennik (1828, "Kaukasoko presoa"); Vesna (1830, "Udaberria"); Stranny chelovek (1831, "Gizon arrotza"); Knyaginya Ligovskaya (1835, "Ligovskaya dukesa"); Pesnya pro tsarya Ivana Vasilyevicha, molodogo oprichnika i udalogo kuptsa Kalashnikova (1837, "Kantu bat Ivan Vasilyevitx tsarrari, bere lepazain gazteari eta Kalashnikova merkatari saiatuari"); Sashka (1839); eta Demon (1840).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.