Bengalako golkoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bay of Bengal map.png

Bengalako golkoa triangelu forma duen itsasoa da, Indiar Ozeanoaren ipar-ekialdean. Ekialdean Malasiar penintsula, mendebaldean Indiako azpikontinentea, iparraldean Mendebaldeko Bengala indiar estatua eta Bangladesh, hegoaldean Sri Lanka eta Indiako Andaman eta Nicobar uharteak ditu.

Golkoak 2.172.000 kilometro karratutako area du. Batez besteko sakonera 2.600 metrokoa izan arren, golkoko punturik sakonena 4.694 metrotara dago.

Indiako ibai nagusi asko golkoan dute ahoa: iparraldean Ganges, Meghna eta Brahmaputra ibaiak; hegoaldean Mahanadi, Godavari, Krishna eta Kaveri eta baita Birmaniako Irawadi ibaia ere.

Bere kostaldean dauden hiri nagusiak Chennai edo Madras, Vishakhapatnam, Kalkuta eta Pondicherry dira.

Koordenatuak: 14°56′16″N 87°27′33″E / 14.93778°N 87.45917°E / 14.93778; 87.45917

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak