Malakako itsasartea
Wikipedia(e)tik
Malakako itsasartea[1] (malaysieraz: Selat Melaka, jawiz: سلت ملاك) Malaysiako Malakako penintsularen mendebaldeko kostaldea eta Indonesiako Sumatra uhartearen artean dagoen itsasartea da, iparraldean dagoen Andaman itsasoa eta Hegoaldeko Txinako Itsasoa lotzen dituena.
Egunero 150 itsasontzik itsasartea igarotzen dute. Ibilbideak Txinako Itsasoak eta Europa lotzen ditu Indiako ozeanoa eta Suezeko kanalaren bidez.
Itsasartean dagoen arazorik larriena piratena da.
Geografia [aldatu]
800 kilometroko luzera du eta 50-180 kilometroko zabalera.
Bere kostaldean dagoen hiri nagusiena Singapur da, hegoaldeko muturrean. Izena, hala ere, Malaka hiritik datorkio.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-11