Ingurumenarekin lotutako gaixotasunak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Baldintza fisikoen, kimikoen, biolikoen, sozialen, kulturalen eta ekonomikoen multzo gisa nabaritzen dute ingurumena. Gizakien osasunaren eta ingurumenaren arteko lotura konplexua da.Osasunean eragina duten arazo nagusiak alde batetik garapen ezegatik edo urritasunagatik gertatzen dira eta, bestetik, neurriz kanpo garapenagatik eta baliabide naturalen kontsumo ez iraunkorragatik. Lehenak, pobreziarekin eta garapen ezarekin lotutak daude; bigarrenak garapen ez iraunkorrarekin.

Osasunean eragin zuzenagoa duten faktoreak ingurumenean garraioak, energiak, industriak, nekazaritzak eta halako sektoreek dituzten ondorioei lotuta daude. Hori dela eta, osasuna garapen iraunkorreko osagai nagusi gisa planteatu da; izan ere, osasun politiken planifikazio eraginkorrak osasun sektorearen eta beste batzuen arteko koordinazioa eta lankidetza eskatzen du.

Azken urteetan ingurumen arazoak gehitu dira nabarmen, eta ondorioak lazgarriak dira bai gure osasunerako eta baita ekosistementzako ere. Euri azidoa, negutegi efektua eta ozono geruzaren zuloa dira arazo horien ondorioetako batzuk.


GAIXOTASUN MOTAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alergia

Asma

Minbizia

• Dermatitis

Bozioa

• Ernalezintasuna

• Gaixotasun kardiobaskularrak

• Langintza gaixotasunak

• Giltzurruneko gaixotasunak

• Osteoporosis

• Neumoconiosis

• Karies

Amorrua

Barizela

Gripea

Hepatitisa

Gizakion osasunarengan kutsadura atmosferikoak dituen ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bronkitis kronikoa: Bronkitis kronikoaren ezaugarriak karkaxak sortzea, katarrorako joera eta helduen artean arnasteko zailtasunak dira.

Bihotzeko eta biriketako gaixotasunak: SO2 kontzentrazio maila altua duten inguruneek erremin, lehortasun eta min sentsazioak sortzen dituzte sudurrean eta eztarrian. Sudurreko odoljarioak, eztula, negar-jarioa, begietan sastadak, bihotzerrea, goragalea, toraxean mina eta arnasteko zailtasunak ere sor ditzakete.Hartu beharreko lehenengo neurria ahoa, sudurra eta begiak ur ugarirekin garbitzea izango da.

Odol gaixotasunak: Odolak oxigenoa biriketatik ehunetara garraiatzeko duen gaitasuna murriztuko du.

Arnasbideen gaixotasunak: Honen ondorioek animalien eta gizakien arnasbide guztiei erasaten diete.

Beruna: Hezurrei, umeen adimenari eta haurdunen umekiei erasaten die eta nerbio-sisteman kalte itzulezinak sor ditzake.



Zer egin ingurumenaren alde[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan galdetzen diogu geure buruari guk, gizabanako soilok, zer egin dezakegun honelako arazo handi baten aurrean. Eguneroko bizitzan ohitura aldaketa batzuk eginez pauso handiak eman ditzakegu ingurumenaren alde. Hona batzuk:

• Bainu ohiturak aldatu. Bainera bete beharrean dutxa azkarrak egin daitezke. Txorrotako ura behar denean soilik ireki, adibidez, hortzak garbitzerakoan txorrotako ura ez da etengabe irekita eduki behar.

• Oinez ibiltzen edo bizikleta hartzen ingurumenari ez ezik geure osasunaren alde jokatuko dugu. Eta distantziak esanguratsuak direnean, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.

• Soilik behar ditugun produktuak erosi gehiegikeriatan erori gabe, eta ahal bada pakete, poltsa edo bilgarri gutxikoak, gehiegizko zaborrik ez sortzeko. Ahal dela eguneroko bizitzan sortzen dugun zaborra murriztea izango da helburu nagusia.

• Berrerabilpena ere garrantzitsua da, honela beste erabilera bat emango diogu sortutako zaborrari.

• Azken hitz garrantzitsua birziklapena da, sortutako zaborra sailkatzea garrantzitsua da, hala nola, latak, plastikoak, kartoiak...

• Energia berriztagarrien erabilera bultzatzen badugu ere mesede handia egingo diogu gure ingurumenari: zentral eolikoak, eguzki-panelak...


Gaixotasunak sendatzen laguntzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrin bat lasaigarria izan daiteke; edo suspergarria, alaia, dinamikoa eta bizigarria, baita lo-eragilea ere. Landareek, ordea, beste propietate batzuk ere badituzte, eta horien artean terapeutikoak. Aromaterapiak ezin du ohiko medikuntzaren alternatiba izan, baina hainbeste botika gabe sendatzen laguntzeko oso baliagarria izan ohi da. Hona hemen aromaterapia aplikatzen zaien gaixotasun arrunt batzuk:

Artritisa: kaltetutako tokian zapi beroak jartzen dira ur berotan nahasi koilarakada bat sagar ozpin, bina tanta pinu olio eta zipres olio eta izpiliku olio tanta bat; nahasketan busti toaila eta jarri kaltetutako lekuan.

Bronkitisa: koilarakada bat galorratz edo soia oliotan eukalitu olio esentzial bi tanta bota, eta bizkarra eta bularra igurtzi. Baporizatzaile bat jarri gelan, litro erdi ureko 15 tanta eukalitu olio.

Buruko mina: garondoan eta lokietan masajeak eman nahasketa honekin: koilaratxokada bat mahats ale olio eta tanta bat ispilu, erromero edo salbia olio esentzial.

Erreuma: 100 gramo linazi olio eta hamar tanta erromero oilo esentzial nahastu eta kataplasma bat egin, eta mindutako lekuan jarri; bero dagoen bitartean eduki, toaila baten laguntzaz, egunean bitan. Beste erremedio bat: nahastu bi koilaratxokada soia olio, bost tanta pinu polio esentzial eta beste bost tanta limoi olio esentzial, eta masajea eman mindutako lekuan.

Eztarriko mina: gargarak egin basokada bat uri bi tanta salbia olio nahastuta.

Hotzeria: bularra hartuta:almendra oliotan eukalitu edo pinu olio esentzial tanta bat nahastu eta bularrean eman. Lehen sintomei aurre egiteko: nahasketa bera sudurraren pean eta bularrean eman.

Katarroa: bainu beroa hartu eta urari 15 tanta eukalitu olio esentzial bota; edo ur beroarekin eta tanta bat eukalitu oliorekin egindako nahasketaren inhalazioak egin.

Sukarra: bainu bero bat hartu; bota urari hamar tanta olio esentzial hauetako batenak: eukalitua, izpilikua, erromeroa. Masajea eman garunean, lokietan, eskuen gaineko aldean eta oin azpietan nahasketa honekin: koilaratxokada bat galorratz olio eta bainurako aholkatutako olio esentzial baten bost tanta.



Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]Enfermedades

[2]Todo ambiente