Interlaken
|
Interlaken |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Interlaken | |
| Estatua Kantonamendua Barrutia |
Interlaken-Oberhasli |
|
| Herritarra | interlakendar | |
| Koordenatuak | 46°41′0″N 7°51′″E / 46.68333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 46°41′0″N 7°51′″E / 46.68333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | |
| Eremua | 4,3 km2 | |
| Garaiera | 568 m | |
| Biztanleria | 5.468 bizt. (2011) | |
| Dentsitatea | 1.271,63 bizt./km² | |
| http://www.interlaken-gemeinde.ch | ||
Interlaken Suitzako herri eta udalerri bat da, Bernako kantonamendukoa. Interlaken-Oberhasli administrazio-barrutiko hiriburua da. Mugak: iparraldean Ringgenberg, ekialdean Bönigen, hegoaldean Därligen eta Matten bei Interlaken, eta mendebaldean Unterseen
Suitzako erdialdean dago, Alpeetatik hurbil. Aar ibaiak hiria zeharkatzen du.
Garai batean ehungintza izan zen herriko jarduera ekonomiko nagusia, baina, gaur egun, zerbitzuak dira jarduera nagusiak, turismoagatik. Bi tren-geltoki eta bi funikular ditu.
Interlaken herria Jungfrau mendia (4158 m) eta Jungfrau-Aletsch-Bietschhorn multzoa ikusteko abiapuntu nagusia da.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Herriaren izenak «aintzira artean» esan nahi du, Thun eta Brienz aintziren artean baitago. 1891 arte, herriak Aarmühle izena zuen. 1133 inguruan, agustindarren komentu bat eraiki zen herrian, eta 1528 arte iraun zuen.
Suitzako turismo-herririk zaharrenetariko bat da, eta, gaur egun ere, gehien bisitatzen den herrietakoa da oraindik. Goethe, Lord Byron eta Felix Mendelssohn, adibidez, Interlakenen egoten ziren tarteka.
Interlakenekin senidetutako hiriak [aldatu]
Japonia Ōtsu
Ameriketako Estatu Batuak Scottsdale
Txekiar Errepublika Třeboň
Txina Huangshan
Alemania Zeuthen