Iparraldeko goi nafarrera
Wikipedia(e)tik
| Iparraldeko goi nafarrera | |
|---|---|
Iparraldeko goi nafarrera mintzatzen duten udalerriak. Inguruko udalerriak. |
|
| Euskalkia: | Goi-nafarrera |
| Hitz egiten den eremua: | Nafarroa: Sakana, Leitzaldea, Malerreka, Bortziri, Ultzamaldea, Arakil eta Anue Gipuzkoa: Lezo, Oiartzun, Irun eta Hondarribi |
| Web orria: | Iparraldeko goi nafarrera, Euskarabidearen webgunean |
Iparraldeko goi nafarrera goi nafarreraren azpieuskalki bat da, Nafarroako ipar-ekialdean eta Gipuzkoako ipar-mendebaldean egiten dena.
Eduki-taula |
[aldatu] Eremua
Iparraldeko goi-nafarrera mintzatzen den eremuak eskualde eta udalerri hauek barne hartzen ditu:
- Nafarroan Sakana, Leitzaldea, Malerreka, Bortziri, Ultzamaldea eta Anuen mintzatzen da.[1] Baztan ere sartu ohi da, nahiz eta sailkapen batzuetan Nafar-lapurterak harengan duen eraginarengatik berezko azpieuskalki gisa sailkatu zen.
- Gipuzkoan, berriz, Lezo, Oiartzun, Irun eta Hondarribia aldeko hizkera gipuzkeraren eta iparraldeko goi-nafarreraren arteko trantsizio-aldaeratzat sailkatu ohi zen XX. mendearen azken hamarkadetaraino; baina XX. mendearen bukaeraldetik hasita eginiko ikerketek erakutsi dutenez, Gipuzkoako eremu horretako euskaldun zaharrenen artean iparraldeko goi-nafarreraren ezaugarri garbiak agerikoak diren arren, galduz doaz edo galdu egin dira gazteenen artean (gutxi batzuk erabiltzen jarraitzen dituzten arren).[2][3]
[aldatu] Motak
[aldatu] Hiztegi erkatua
| Iparraldeko goi nafarrera | Euskara batua | Hegoaldeko goi nafarrera |
|---|---|---|
| Lotsa | Lotsa | Alkea |
| Illea/Illia | Ilea | Biloa/illea |
| Belarrie/Bearrie/Belarriya | Belarria | Biarrie |
| Lañoa/Lañua | Lainoa | Lañoa |
| Ordue/Ordua | Ordua | Ordua/ordue |
| Burnie/Burniya | Burdina | Burdina |
| Ostirela/ortzirela/Ostirala | Ostirala | Ortzilaria/ortzileria |
| Bost/bortz | Bost | Bortz |
| Iru | Hiru | Iru |
| Arratorea/arratoia | Arratoia | Arratoia |
| Larogei/lautanogei/Laurogei | Larogei | Lauetanogei |
| Ongi etorri | Ongi etorri | Ongi etorri |
| Esan/San/erran | Esan | Erran |
| Gara/Gea/Ga | Gara | Gara |
| Gizon au | Gizon hau | Gizon gau/au |
| Beittu/Bittu/Bitu | Begiratu | Beitu |
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ «Iparraldeko goi nafarrera», Euskarabidea (Nafarroako Gobernuaren euskara institutua).
- ↑ Josep del Rio Rodríguez: «Errenteriako euskararen kokapen dialektala», Errenteriako Udal Artxibo Zerbitzuko aldizkaria, 22. zenbakia, 7-115. orrialdeak. ISSN 0214-624X.
- ↑ Koldo Zuazo (1997): «Oiartzungo hizkeraren kokagunea», in Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, 76. zenbakia, 397-426. orrialdeak.
[aldatu] Kanpo loturak
- Iparraldeko goi nafarrerari buruzko orria, Euskarabidearen webgunean. (Euskaraz)
- Ahotsak.com: Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea. (Euskaraz)