Arakil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Arakil

 Nafarroa Garaia
Arakilgo Zuhatzu herria.
Arakilgo Zuhatzu herria.

Arakilgo armarria

Izen ofiziala Arakil
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Sakana
Alkatea Ruben Goñi Urrotz
(Arakilgo Talde Independentea)
Herritarra arakildar
Koordenatuak 42°54′45″N 1°51′54″W / 42.91250°N 1.86500°W / 42.91250; -1.86500Koordenatuak: 42°54′45″N 1°51′54″W / 42.91250°N 1.86500°W / 42.91250; -1.86500

Navarra - Mapa municipal Arakil.svg

Eremua 52,40 km2
Garaiera 464 m
Distantzia 26 km Iruñera
Posta kodea 31849
Biztanleria 952 bizt. (2012)
Dentsitatea 18,17 bizt./km²

Arakil[1] Nafarroako udalerria da, Sakanako eskualdean dagoena. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldan, 952 biztanle zituen.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakil, Iruñeko merindadeko herria da, eta Nafarroako hiriburutik 26 kilometrora dago. NA-2410 errepideak herria zeharkatzen du eta A-10 autobidea herriaren hegoaldetik igarotzen da.

Udalerriak Larraun, Uharte Arakil, Imotz eta Irurtzunekin egiten du muga iparraldean, Irañetarekin mendebaldean, Irurtzun eta Itza Zendearekin ekialdean, eta Ollaranekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko klima, klima ozeaniko eta azpimediterraniarren arteko nahastea da. Euriak urte osoan zehar ugariak diren arren, uda garaia, hilabete lehor bat izaten da. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 12 gradukoa, eta prezipitazioak 1.000 eta 1.600mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 100 eta 160 artekoak dira, altuera eta kokagunearen arabera. Hegoaldeko gune menditsuan egun euritsuak ugariagoak dira.

Jatorrizko baso eta landaredi ugaria kontserbatzen da oraindik ere, haritz eta arteak haranean, eta pagadiak gunerik menditsuenetan. Horrez gain, birlandaturiko Austriako pinu lariziarrak eta amerikatik ekarritako haritzak daude.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakil (Arakil)
Arakilgo mapa. Puntu gorriak herriak dira eta beltzak jendea bizi den beste leku batzuk.

Arakil udalerria egun ezagutzen dugun bezala 1857ko erroldarako agertzen zaigu; lehenago hainbeste herrik berezko udalerria izan zuten eta urte horretarako batu egin ziren: Aizkorbe, Egiarreta, Ekai, Errotz, Etxarren, Etxeberri, Ihabar, Irurtzun (1991n berriro bereizi zena), Izurdiaga, Murgindueta, Satrustegi, Urritzola eta Zuhatzu. Hiriberri eta Itsasperri ere badaude udalerri honetan.

Beste herri batzuek udalerritik kanpo egin zuten: Arruazu (XVI. mendean), Uharte Arakil (1354an) eta Irañeta (1737an).

Lehen Arakil udalerriak herri gehiago zuten, baina denboraren poderioz hustu egin ziren: Arraitzaga, Blastegi (edo Blastegigaitz), Berama (eliz zergak biltzeko etxea zen hau), Garriz eta Latorlegi besteak beste.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakilgo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
2.072 2.201 2.414 2.355 2.116 2.119 2.110 2.065 2.689 2.960 2.766 880 882

2008ko erroldaren arabera, 56 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,17a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokiak dauzka udalerriko Ihabar, Etxarren eta Hiriberri kontzejuetan. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
2007-2011 Javier Lazkotz Olaetxea Arakilgo Talde Independentea
2011-2015 Ruben Goñi Urrotz Arakilgo Talde Independentea

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakilgo alkatea "Arakilgo Talde Independentea" herri ekimeneko Javier Lazkotz Olaetxea atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen, gehiengo absolutoa. Baliogabeko botoak hamabost izan ziren (emandako guztien %2,79) eta boto zuriak hemeretzi (botoen %3,64). Abstentzioa %31,85ekoa izan zen.

Arakilgo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Arakilgo Talde Independentea 327 5
Eusko Abertzale Ekintza 176 2


2011n Talde Independenteak (4 zinegotzi) diferentzia txikiagoa atera zion aurkeztu zen beste zerrendari, Bilduri alegia (3).


Arakilgo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Arakilgo Talde Independentea 291 4
Bildu 186 3

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haraneko herri desberdinetako ordezkari desberdinen lehen bilerak Egiarretan dagoen Santiago Itxasperriko baseliza erromanikoaren ondoan egiten ziren XIII. mendearen inguruan.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 2

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakil "Sakanako Mankomunitateko", "Aralarko Elkarteko" eta "Irurtzungo Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arakil
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Arakil: Arakil
Aizkorbe | Egiarreta | Ekai | Errotz | Etxarren | Etxeberri | Hiriberri | Ihabar | Izurdiaga | Itsasperri | Murgindueta | Satrustegi | Urritzola | Zuhatzu