Irlandar kafe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Irlandar kafe bat

Irlandar kafea (ingelesez Irish cofee) irlandar whiskia, hiru azukre-koxkor, kafe beltza eta 2 zentimetroko esnegainaren nahasketa duen kafe mota da. Nazioartean hain ezaguna den edari hau diotenez 1952ko azaroan Estatu Batuetako San Francisco hiriko Buena Vista tabernan sortua izan zen, egileak tabernaren nagusia zen Jack Koeppler eta kazetari bidaiaria zen Stanton Delaplane izan omen ziren.

Ideia nagusia Irlandako Foynes Aireportuan (gaur egungo Shannon Aireportuaren aitzindari izango zena) bertara ailegatu berri ziren bidaiariei berotasunean sartu zitezen asmoz zerbitzatzen zitzaien hot toddy izeneko pattarra irudikatzea omen zen.

Batzuen ustez edari hau izan omen zen 1974an Gilbeys of Ireland etxeari Baileys edari ezaguna sortzera bultzarazi ziona, azken edari hau kafea, esnegain krema eta irlandar whiskyaz egina baitago, sarritan "irlandar kafe industrializatua" bezala ere deitua izan delarik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irlandar kafe Aldatu lotura Wikidatan