Errioxako Ardoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Errioxako ardo marka baten botila.

Errioxako ardoa jatorrizko izendapena daukan ardoa da. Errioxa, Nafarroa zein Araban kokatuta dauden upeltegitan egiten da. Iberiar penintsulako hoberenetarikoen artean dugu, eta mundu mailan ere aspaldi honetan oso ospetsu bilakatu da.

Errioxako eskualde osoak 57.000 hektareako mahastiak ditu, urtero 250 milioi litro ardo ekoiztuz, %85a beltza.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Lehen erreferentzia idatzia 873. urtekoa da, Donemiliaga Kukulan jasotakoa. Geroago, Nafarroa eta Aragoiko erregeak Errioxako ardoaren lehen lege aitortzea egin zuen 1102an. Halaber, XIII. mendean Gonzalo de Berceok ere ardoa aipatzen du bere idatzietan.

1790ean Real Sociedad Económica de Cosecheros de Rioja elkartea sortu zuten eta 1852an Luciano Murrieta hasi zen bere ardo ezagunak sortzen, Bordeleko ereduari jarraituz.

1991n eskualdeko ardoek jatorrizko izendapena jaso zuten, Europar Batasunak baimendurik.

Mahats motak [aldatu]

  • Ardo beltza: Tempranillo (%61), Garnatxa (%18a), Mazuelo (%3,5a) eta Graciano (%0,7a).
  • Ardo zuria: Viura (%15a), Malvasía (%0,25a) eta Garnatxa (%0,09a).

Azpieskualdeak [aldatu]

Arabako Errioxa [aldatu]

12.050 hektareako azalera. Klima atlantiar eta mediterraneoak eraginda.

Mahasti gehien dituzten herriak hauexek dira:

Errioxa Garaia [aldatu]

24.457 hektareako azalera. Klima atlantiarrak eraginda.

Herri ekoizle garrantzitsuenak:

Errioxa Beherea [aldatu]

20.907 hektareako azalera. Klima mediterraneoak eraginda. Nafarroako eskualde bat hartzen du barne (*).

Upelategi nagusiak:

Kanpo loturak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Errioxako Ardoa