Whiski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Baso bat whiski.

Whiskia[1] (ingelesez Whisky Eskozian edo Whiskey Irlanda eta Estatu Batuetan; jatorri etimologikoa Eskoziako gaelerazko uisge-beatha) graduazio handiko edari alkoholikoetatik ezagunenetarikoena dena, hainbat likido azukretuetako edo garagardoetako distilazio prozesutik eskuratzen da.

'Whiski hitza gaelikotik dator, uisge, "ura", eta hau uisge beatha, "bizi ura", "pattar" esapidetik. Fraide eskoziarrek hitz honen esanahia “aqua vitae” esapidera aldatu zuten, edariaren propietate anestesikoak eta medizinak zirela eta.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Whiskia Eskozia eta Irlandatik, AEBetara eta Kanadara hedatu zen. Hori dela eta, gaur egun whiski mota ugari daude ekoitzitako lekuaren arabera. Horregatik azpimarratzekoak dira mota hauek: amerikarrak (Corn, Rye eta Bourbon,) kanadarra, irlandarra, eskoziarra eta hainbesteko garrantzia ez duten japoniarra eta indiarra.

Hortaz, esan genezake whiski mota guztiak zerealetatik lortzen direla; baina benetako ezberdintasuna erabilitako teknika, nahasketa eta zahartze prozesuaren araberakoa izango da.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkohola, eta zehazki etanola, efektu sekundarioak sortzen dituen droga psikoaktiboa da. Edari honek, suposatzen dituen ondorioak zeharo aldatzen dira alkohol kantitatea eta irensketa hori eman den momentuaren arabera. Esate baterako, bazkari luze baten ostean intoxikazioa pairatzeko probabilitateak txikiagoak dira, urdaila hutsik egondarekin alderatuz.

Alkohola, efektu bifasikoa dauka gizakien gorputzaren gainean. Hau da, efektuak denboraren joan-etorrian aldatzen direla. Hasieran, alkoholaren irensketa, alaitasun eta erlaxazio sentsazioa sortzen du; baina geroago koordinazio arazoak eta ikusmena lermatu ditzake. Gainera menbrana zelularrak, alkohol kantitate handiak xurgatzeko gaitasuna dute; eta horren ondorioz, sustantzia hau odol-hodietan dagoenean, gorputzaren bazter guztietara hedatzeko gai da.

Gehienetan kaltetzen diren organoak bihotza, nerbio-sistema, gibela eta burmuina dira.

Azkenik, kausa hori guztiei loturik daude honako faktore hauek: aknearen larriagotzea, azalaren zahartzea, pisuaren igoera, barneko lesioak, alkoholismoa eta toxikomania.

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkoholaren kantitate handien irensketa eragin dezakeen arrisku bat menpekotasuna da. Hau da gorputza, eta zehazki organismoa, sustantzia bati ohitzean datza, non, sustantzia horren hartzea eteten denean abstinentzia sindrometzat ezagutzen diren efektuak ager daitezke.

Bestetik, lehen aipatu izan dugun bezala, alkoholaren edate handia, burmuina, bihotza, pankrea, urdaila eta gibela kaltetu ditzake; baina, gainera eragin fisiko eta psikologiko itzulezinak izan ditzake.

Azkenik, aipagarria den beste arrisku bat intoxikazioa da. Honako taula honetan adierazita daude intoxikazio mailak:

  • Intoxikazio arina:
    • Ataxia (ibiltzeko zailtasunak)
    • Desinhibizioa
    • Hitz egiteko zailtasunak
    • Presio arterial baxua
  • Intoxikazio arina eta moderatua:
    • Dardarak
    • Goragalea
    • Izerditzea
    • Antsietatea
    • Logabezia
  • Abstinentzia zorrotza:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Whiski Aldatu lotura Wikidatan
  1. "Whiski" da euskarazko era arautua (Hiztegi Batua)