Gin tonic
Wikipedia(e)tik
Gin tonic gin eta tonika nahastuz lortzen den edari alkoholduna da, koktel moduan prestatzen dena. Gehienetan izotz kuboak eta limoi edo lima zatiak ere gaineratzen dira. Ginebra-tonika proportzioak aldakorrak izaten dira, baina 1:2tik 1:4 bitartekoak dira arruntenak.
Bere sorrera Indian dago, eta malariaren aurka hartzen zen tonikaren zaporea hobetzeko sorturiko konbinazioa izan zen.