Edukira joan

Irlandar kafe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irlandar kafea» orritik birbideratua)
Irlandar kafe
liqueur coffee (en) Itzuli, hot beverage (en) Itzuli, warm alcoholic drink (en) Itzuli eta caffeinated alcoholic drink (en) Itzuli
Materialakirlandar whiskia 4a Zentilitro
azukre beltza 1a koilara txiki
esne-gain likidoa 3a Zentilitro
kafea 9a Zentilitro
kikara  irlandar kafe edalontzia

Irlandar kafea[1] (ingelesez: Irish coffee) irlandar whiskia, hiru azukre-koxkor eta kafe beltzeko nahasketa duen eta gainazalean 2 zentimetro inguruko esnegain geruzaren gehitzen zaion kafe mota da.

Nazioartean hain ezaguna den edari hau diotenez 1952ko azaroan Estatu Batuetako San Francisco hiriko "Buena Vista" tabernan sortua izan zen, egileak tabernaren nagusia zen Jack Koeppler eta kazetari bidaiaria zen Stanton Delaplane izan omen ziren.

Ideia nagusia Irlandako Foynes Aireportuan (gaur egungo Shannon Aireportuaren aitzindari izango zena) bertara ailegatu berri ziren bidaiariei berotasunean sartu zitezen asmoz zerbitzatzen zitzaien hot toddy izeneko pattarra irudikatzea omen zen.

Batzuen ustez edari hau izan omen zen 1974an Gilbeys of Ireland etxeari Baileys edari ezaguna sortzera bultzarazi ziona, azken edari hau kafea, esnegain krema eta irlandar whiskyaz egina baitago, sarritan "irlandar kafe industrializatua" bezala ere deitua izan delarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Jatetxe, Taberna eta Kafetegiak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]