Islamiar fundamentalismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Islamiar fundamentalismoa Mendebaldetik Islamean oinarritutako doktrina politiko anitzari ematen zaion izena da. Mundu islamiarrean doktrina hauei Islam politiko deritzaie, normalean. Horrela, Islamiar fundamentalismoa deritzoguna definitzen zaila bada ere, bere zutabeetako batzuk ondoko hauek izan daitezke:

  1. Islama -erlijioa- ideologia gisa hartzea,
  2. gizartea eta Estatua -banaketarik gabe- guztiz musulmanak izatea xede gisa izatea, eta
  3. ikuskera hauetan oinarrituz, boterearen borroka bat, edo borroka politiko bat, planteatzea.

Islamiar fundamentalismoa deritzoguna ulertzeko, ezinbestekoa da mugarri hauek kontuan hartzea:

Irakeko Al-Kaidaren bandera.

Izendapenari buruz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatu bezala, fundamentalismo terminoa ez da oso egokia (nahiz eta askotan Mendebaldean hala erabiltzen den), termino hau ez baita ez musulmana ezta arabiarra ere. Aitzitik, "fundamentalismoa" AEBetan sortutako kontzeptua dugu (1920 aldean) eta, beraz, kristautasunarekin lotutakoa. "Islamismo" kontzeptuarekin berdin gertatzen da, berau Frantzian asmatu baitzen XIX. mendean. Ildo honetan, arabiar zein musulmanek "Islam politikoaz" hitz egiten ohi dute.

Gaur egungo estereotipo zabaldua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun islamiar fundamentalismoaz hitz egiterakoan, Al-Qaedaz eta Osama bin Ladenez hitz egiten da. Hau sinplifikazio handiegia da, islam politikoaren barruan tendentzia eta korronte ugarri baitago.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Islamiar fundamentalismo Aldatu lotura Wikidatan