Ismael Urzaiz
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Ismael Urzaiz Aranda | |
| Ezizena | "tanque", "Panzer" edo "Esparrago" Urzaiz | |
| Jaio | 1971ko urriaren 7a (40 urte) | |
| Tutera ( |
||
| Posizioa | aurrelaria | |
| Garaiera | 1,88 | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1989-1990 1990-1991 1991-1992 1992-1993 1992-1993 1993-1994 1994-1995 1995-1996 1996-2007 2007-2008 |
Real Madrid B Real Madril → Albacete Balompié → Celta de Vigo Real Madrid B Rayo Vallecano UD Salamanca RCD Espanyol Athletic Club Ajax Amsterdam |
10 (5) 0 (0) 11 (1) 6 (1) 26 (7) 20 (1) 21 (3) 41 (13) 367 (115) 3 (0) |
Ismael Urzaiz Aranda (Tutera, 1971ko urriaren 7a) nafar futbolari ohia da.
[aldatu] Ibilbidea
Txikitan, Real Madrileko azpiko kategorietan jokatu zuen 1993. urtera arte. Real Madrideko lehen taldean 90-91 denboraldian Odense talde daniarraren aurka jokatu zuen Europako kopako partida batean. 91-92 denboraldian Albacete Balompié taldean jokatu zuen merengeek utzita eta 1991eko urriaren 20ean Albacete taldearekin debutatu zuen Espainiako Ligan Bilboko Athleticen aurka.
Hurrengo hiru denboraldietan Urzaizek Celta de Vigo, Rayo Vallecano eta Unión Deportiva Salamanca taldeetan jokatu zuen eta azken honekin ligako lehen mailara igo zen. Lehen mailara igotzeko promozio partidetan, bost goletik bi sartu zituen Urzaizek Albacete taldearen aurka. 95-96 denboraldian RCD Espanyol taldean jokatu zuen eta hamahiru gol sartu zituen.