Rayo Vallecano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rayo Vallecano
Sorrera 1924
Futbol zelaia Campo de Fútbol de Vallecas
(Edukiera: 14.708)
Presidentea Espainia Raúl Martín Presa
Entrenatzailea Espainia Paco Jémez
Liga La Liga
2012-13 La Liga, 8.
Webgunea www.rayovallecano.es
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Zaragozaren aurkako partida.

Rayo Vallecano de Madrid Madrilgo Vallecas auzoko futbol taldea da. 1924an sortu zen, eta gaur egun lehen mailako taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agrupación Deportiva El Rayo izenarekin jaio zen taldea Madrilgo Vallecas auzoan. Taldea sortu zenean herri askea zen Vallecas baina 1950 urtean Madril hiriak bereganatu zuen. Hasiera hartan zuria zen taldearen kolorea. 1947 urtean Agrupación Deportiva Rayo Vallecano izena hartu zuen eta udaletxeko armarria hasi zen erabiltzen.

1949/50 denboraldian Atlético de Madrid taldearekin adiskidantzazko erlazioa eratu zuen. Honek hainbat jokalari utzi zizkion baina ordainetan kolore gorria erabiz zezan eskatu zion, bestela Real Madrilen menpeko taldea zela ematen baitzuen. Rayok beraz gaur egun ezagutzen dugun kamiseta jantzi zuen. Hurrengo urtean Atletico Madrilekin zuen akordioa hautsi bazen ere kamiseta polita iruditu eta berdinarekin jarraitzea erabaki zuen.

Lehenengo mailarako igoerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo mailara igo zen aurreneko urtea 1976/77 denboraldian izan zen. Denboraldi bikaina egin zuen gainera lehen mailan, "matagigantes" ezizena eman baitzioten. 1978an Buenos Airesko River Plate taldearekin anaitu zen kamiseta bera zeukatela aitzaki hartuta eta urte hartan Vallecasen elkarren artean partida bat jokatu zuten. Argentinarrak nagusitu ziren 0-1. Ez zuen ordea lehen mailan asko iraun.

1982an Errege kopako finalerdietara iritsi zen. 1988/89an izan zen bigarren igoera baina urte bakarra eman zuen lehen mailan.

Ruiz-Mateos aldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991 urtean Elkarte Anonimo bihurtzean José María Ruiz-Mateosek klubaren akzio gehienak erosi eta taldearen nagusi bihurtu zen. Bere emazte Teresa Rivero jarri zuen presidente eta futbol zelaiak ere Teresa Rivero izena hartu zuen.

Hurrengo urteetan gora eta behera aritu zen Rayo. Orain arteko sailkapenik onena 1999/2000 urtean izan zuen 9. izan zelarik. Urte hartan lau jardunalditan sailkapeneko liderra izan zen baina denboraldia luze egin zitzaion. Hurrengo urtean UEFA Kopan aritu zen, hau izanik bere Europako txapelketa bakarra. Final laurdenetan Alavések kanporatu zuen. Lau urte jarraian lehen mailan egin ondoren 2002/03an bigarren mailara itzuli zen. Hurrengo urtean 2.B mailara jeitsi zen eta bertan lau denboraldi egin zituen.

Zaletuen presioaren eraginez Ruiz-Mateos familiak taldearen zuzendaritza utzi zuen 2011eko maiatzean.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010/11 denboraldian bigarren mailan bigarren egin ondoren igo zen lehen mailara eta larri ibili ibili ondoren salbatu egin da, azken partidako 89. minutuan Raúl Tamudok sarturiko gol bati esker. Hurrengo denboraldia nabarmen lasaiagoa izan du eta 8. postuan amaitu du liga, hau da Ligaren historian lortu duen posturik onena gainera.

Espainiako txapelketak: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

zortzigarren 2012-13 denboraldian

finalerdiak 1982an.

Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko urtarrilaren 31n[1]

Zbk. Postua Jokalaria
1 Espainia ATE David Cobeño (kapitaina)
2 Espainia ATZ Tito
3 Espainia ATZ Nacho
4 Espainia ERD Raúl Baena
5 Espainia ATZ Álex Gálvez
7 Ginea ERD Lass
8 Espainia ERD Adrián
9 Espainia ERD José Carlos
10 Galizia ERD Roberto Trashorras (kapitainordea)
11 Mexiko ERD Nery Castillo
12 Italia AUR Samuele Longo (Inter Milanek utzia)
13 Galizia ATE Rubén
14 Espainia ERD Alberto Perea
15 Errumania ATZ Răzvan Raț
Zbk. Postua Jokalaria
16 Espainia AUR Rubén Rochina (Blackburn Roversek utzia)
17 Argentina ATZ Leonel Galeano
18 Portugal ATZ Zé Castro
19 Espainia ERD Jonathan Viera (Valenciak utzia)
20 Argentina AUR Joaquín Larrivey
21 Euskal Herria ATZ Anaitz Arbilla
22 Espainia ERD Saúl (Atlético Madridek utzia)
23 Espainia AUR Alberto Bueno
24 Galizia ERD Iago Falque (Tottenham Hotspurrek utzia)
25 Uruguai AUR Sebastián Fernández
26 Kolonbia ATZ Johan Mojica (Llanerosek utzia)
27 Peru ERD Christian Cueva (Unión Españolak utzia)
32 Espainia ERD Adri Embarba
40 Espainia ATZ Borja López (Monacok utzia)

Ereserki ofiziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El Rayo Vallecano siempre que juega
derrocha valentía, coraje y nobleza.
En todos los partidos da el corazón
y el pecho, ambicionando ser el mejor.
El triunfo de la mano nadie puede arrebatar,
al Rayo Vallecano cuando sale a golear.
El Rayo Vallecano, del jugar hace virtud.
El Rayo Vallecano, es fuerza y juventud.
Por ver el limpio triunfo de tus colores
te sigue la hinchada, y no le importa donde,
y unánime pregona su alegre voz.
El Rayo tiene temple de campeón.
El triunfo de la mano nadie puede arrebatar,
al Rayo Vallecano cuando sale a golear.
El Rayo Vallecano, del jugar hace virtud.
El Rayo Vallecano, es fuerza y juventud.
¡Alabí! ¡Alabá!
¡El Rayo Vallecano!
¡Ra, ra, ra!

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rayo Vallecano Primer equipo (Plantilla). 2014.01.31}}

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rayo Vallecano Aldatu lotura Wikidatan


Espainiako Futbol Ligako Lehen Maila Flag of Spain.svg
Almería | Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Celta de Vigo | Elche | Espanyol | Getafe | Granada | Levante | Málaga | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Vila-real