Fritz Lang

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fritz Lang
Fritz Lang
Datu pertsonalak
Izen osoa Fritz Anton Christian Lang
Jaio 1890eko abenduaren 5a
Viena
( Austria-Hungariako Inperioa)
Hil 1976ko abuztuaren 2a
Beberly Hills, Kalifornia
(Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lanak
Lan nabarmenenak Dr. Mabuse Der SpielerDie Nibelungen: SiegfriedDie Nibelungen: Kriemhilds RacheMetropolisMFuryMoonfleetDer Tiger Von EschnapurDas Indische Grabmal
IMDBko fitxa

Friedrich Anton Christian Lang (Viena, 1890eko abenduaren 5 - 1976ko abuztuaren 2) Austriako zinema zuzendaria, gidoigilea eta noizbehinkako ekoizlea izan zen. Alemaniako zinema-eskola espresionistan parte hartuta (Metropolis, Das Testament des Dr. Mabuse eta M film ezagunak sortu zituen), Hollywoodera joan zen XX. mendeko 30eko hamarkadan (1935ean amerikar naziotasuna eskuratu zuen).

Eduki-taula

[aldatu] Aurreneko urteak

Friedrich Lang Vienan jaio zen 1890ean. Familiak ez zuen diru arazorik izan: aita arkitektoa izan zen, eta eraikuntza alorreko enpresa baten jabe. Katolikoak ziren etxean, nahiz eta ama helduaroan bihurtu kristau; judua izana zen. Oinarrizko ikasketak egindakoan Fritzek Vienako unibertsitatean izena eman zuen injeniaritza ikasteko asmoz; baina arteak sasoi horretan ere erakarri zuen. 1910ean mundu zabalean bidaiatzeari ekin zion (Europa, Afrika, Asia eta Itsas Barea dira helmuga). 1913an Parisen da, pintura ikasteko asmoarekin. Lehen Mundu Gerra hastear zenean Vienan da ostera eta handik gutxira soldadu ibiliko da Errusian eta Errumanian.

[aldatu] Alemanian egindakoak

Gerra amaitu barik, 1916an, zaurituta itzuli zen etxera. Sendaldiak iraun zuen bitartean idazteari eta hainbat filmetarako izan zitezkeen planteamenduak jorratzeari ekin zion. 1918an, eta ordurako teniente izendatu bazuten ere, ez zioten aukerarik eman armadan jarraitzeko eta Erich Pommer ekoizlearen antzerki enpresan hasi zen lanean. Laburra izan zen antzerkiak moldatzen eman zuen sasoi hori, UFA estudioetan filmak zuzentzen hasi baitzen. Abangoardiakotzat jo zitezkeen lanak eta jende xeheari zuzendutako ekoizpenak tartekatu zituen hasiera hartan: Der Müde Tod (Herio Nekatua) eta Die Spinnen (Armiarmak) dira batzuen eta besteen adibide, hurrenez hurren. Eta edozein motatako filma sortzeko espresionismoak eskura jarritako baliabide teknikoak erabili zituen. 1920an Thea von Harbou ezagutu zuen, handik gutxira emazte izango zena eta Alemanian sortu zituen filmen gidoietarako lankide. Elkarlan horrek halako uzta eskaini zuen: Dr. Mabuse Der Spieler (1922), Die Nibelungen (1924), Metropolis (1926), eta M (1931).

Das Testament des Dr. Mabuse (1933) filma bukatu orduko Langek Joseph Goebbels zain zeukan, izan ere berebiziko garrantzia zuen bilera batera deitu baitzuen. Naziak kezkatuta ei zeuden filmak ikusleen artean eragin zezakeen iraultzarako gogoaz. Goebbelsek, ordea, proposamen ederra egin zion: UFA estudioetako buru egin nahi zuen eta faxisten aldera erakarri. Bilerak luze jo zuen antza, eta handik irten zuenerako bankuak itxita zeuden. Langek ez ei zuen zalantza izpirik: atzerrirako bidea poltsikoak hutsik egingo zuen. Parisa heldu zen eta 1934an Charles Boyer aktoreak antzeztutako Liliom filma egin zuen. Handik gutxira Ameriketako Estatu Batuetara jo zuen. Langen andreak, Thea von Harbouk, 1932an nazien alderdian izena emama zuen eta Alemanian geratzea argi zeukan; 1933an banandu ziren.

[aldatu] Ameriketan

1934ko ekainaren 1ean Langek kontratua sinatu zuen MGM estudioekin. Zer zuzendu erabaki ez, denboratxoa eman zuen Ameriketako Estatu Batuak eta beronen jendea eta ohiturak ezagutzen: kotxea hartu eta herrialdean zehar han-hemen ibili zen, hizkuntza ahal bezain ondo ikasi... Lehen lana Fury (1936) izan zen. Hogei urtean hogeita lau film zuzendu zituen, konpainia handien babesean zein berak ekoiztuta (Metro -bi film-, Paramount -bi-, Fox -lau-, United Artist -bat-, RKO -bat, Columbia -bi-; ekoiztetxe txikien kasuan banaketa hau da: Diana Productions -bi-, Fidelity Pictures -bi-, Arnold Productions -bat-, International Pictures -bat-, United States -bat- eta Blue Gardenia Productions -bat-). XX. mendeko 40ko hamarkadaren amaieran komunismoaren usaina izan zezakeen edozeren aurkako jazarpena hasia zen, eta horrek eragin handia izan zuen Langen lanean. Hona Langen beraren berbak:

   
Fritz Lang
Sorginen ehiza deitu zuten hura ezagutu genuen, bai ondo ere; House by the River (1950) filma sortzen ari ginen. Ez naiz inoiz Alderdi Komunistako kide izan, baina, bai, ezkerra nuen gogoko. Komunista deitu zidaten dena den, eta ordutik aurrera lan barik geratu nintzen. Ez zidaten inongo kargurik leporatzen, ez zuten zuzen esaten komunista nintzela, izan nintekeela baizik. Eta nahikoa zen antza.
   
Fritz Lang

Positif aldizkaria, 94. zenbakia, 1968ko apirila.

While the City Sleeps (1956) eta Beyond a Reasonable Doubt (1957) Ameriketan sinatutako azken lanak izan ziren. Gogaitua zebilen erabat Hollywooden lan egiteko moduaz eta egileari ezartzen zitzaizkion muga eta baldintzez. Londresen izan zen sasoi batean Taj Mahal izena izan behar zuen film bat bideratzeko, Alexander Kordak ekoiztua. Eszenak topatzeko Indiara propio egindako bidaiatik bueltan lana bertan behera geratzen zela esan zioten. Asmoa ezerezean geratu zen. Orduan Alemaniarako bidea egin zuen. Egokitzapena ez zen samurra izan, eta hainbat saio egin zuen filmatzen jarraitzeko. Arthur Brauner ekoizleak, zeina aldez aurretik ere saiatu zen Lang erakartzen, 1921eko film baten bertsioa berriro egiteko komentzitu zuen, eta bi partetan aurkeztu zuen: Der Tiger Von Eschnapur (Eschnapurreko Tigrea) eta Das Indische Grabmal (Indiako hilobia) (1959). Arrakasta handiko lana izan zen, eta horrek kemena eman zion Langi lanean jarraitzeko. Ostera ere aspaldiko gaia eta pertsonaia berreskuratuko ditu: Die Tausend Augen Des Dr. Mabuse (1960). Frintz Langen azken lana izan zen.

Azken urteetan Langi nekeza egin zitzaion lanik atontzea; ekoizteko trabak besterik ez zuen ikusten. Gidoiak eta egitasmoen zirriborroak landu zituen, inora ailegatu ez baziren ere. Omenaldiak jasotzeko sasoia izan zen, film jaialdietan aditu eta gonbidatu aritzekoa (Cannes, 1964; Venezia, 1967; Donostia, 1970)... Erretiroa hartzeko Ameriketako Estatu Batuetara joan zen, eta Beberly Hillseko bere etxean eman zituen azken urteak. 1976ko abuztuaren 2an zendu zen.


[aldatu] Filmografia



Tresna pertsonalak