Jan Brueghel Zaharra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jan Brueghel Zaharraren familia, Rubensen margolana

Jan Brueghel Zaharra (ˈjɑn ˈbɾøːɣəl ahoskatua; Brusela, 1568 - Anberes, 1625eko urtarrilaren 13a) flandestar margolaria izan zen. Bruegel Zaharraren bigarren semea zen. Janek Anberesen hasi zuen bere margolaritzako prestakuntza. Gero Napoli (1590), Erroma (1593-1594) eta Milan (1595) ezagutu zituen, Borromeo kardinalak babestu zuelarik. Flandesera itzulirik, Anberesen hartu zuen egoitza, Gild-ako maisu izendatu zutelarik (1597). Loreak eta ikuspegiak –bere aitaren modura– miniatura egile baten xehetasunaz margotu zituen eta haren obrak izadi hilak, genero eszenak, mitologiazkoak eta alegoriak biltzen ditu.

Sentiberatasun handiko margolaria, Rubensen lagun eta lankidea izan zen, Bruegel de Veloursek imitatzaile asko izan zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Brueghel Zaharra Aldatu lotura Wikidatan