Jaroslav Hašek

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jaroslav Hašek
Jaroslav Hašek
Jaroslav Hašek 1920eko hamarkadan.
Datu pertsonalak
Izen osoa Jaroslav Hašek
Jaio 1883ko Apirilaren 30a
Flag of Austria-Hungary (1869-1918).svg Praga (Austriar-Hungariar Inperioa)
Hil 1923ko urtarrilaren 3a
(39 urte)
Txekiar Errepublika Lipnice nad Sázavou (Txekoslovakia)
Sinadura Jaroslav Hašek - podpis.svg

Jaroslav Hašek (1883ko Apirilaren 30a, Praga - 1923ko urtarrilaren 3a, Lipnice nad Sázavou) txekiar idazle eta kazetaria izan zen.

Gehienbat 1920 eta 1923 bitartean atalka argitaratutako "Švejk gudari zintzoa" idazlanarengatik ospetsua da, Lehen Mundu Gerran girotutako satira antimilitarista. Idazlan hori txekieraz idatziriko narrazioen artean maisu lantzat jo ohi da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nortasun bitxiko pertsona izan zen. Hainbat lanbidetan aritu zen; tarteka kaleko bizitzari emana bizi izan zen, eta taberna-zuloetako giroan pasa bide zuen ordu asko.

1916an, Lehen Mundu Gerran desertatu egin zuen errusiarretara pasatzeko, eta Austriaren aurka borrokatzeko. 1918an, Armada Gorrian sartu zen.

Umorezko kontakizun askoren egilea izan zen; berak asmaturiko Xveik pertsonaia guztiz ezaguna da. 1920an, Pragara itzulirik, hasi zen Xveik soldadu onaren menturak (Karlos Cidek euskaratua) idazten, eta hiltzean eleberria amaitu gabe utzi zuen. Antiheroi horren gerrako gorabehera tragikomikoak kontatzen ditu Hasekek ironiaren, burlaren eta parodiaren bidez. Zinemara eta antzerkira eramanak izan dira behin baino gehiagotan Xveik-en balentriak. Moldaketa horien artean azpimarratzekoa da Bertolt Brechtek egin zuena.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaroslav Hašek Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]