Jean Delannoy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean Delannoyren erretratua

Jean Delannoy (Noisy-le-Sec, Frantzia, 1908 - Guainville, Frantzia, 2008) frantses zinemagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezle izan zen zinema mutuan, muntatzaile zinema ahostuna hasieran, eta 1932an kameraren atzealdera igaro zen film labur bat egiteko, Franches Lippées. Handik hirurogeita hiru urtera, Marokon, Marie de Nazareth (1995) lana egin zuen.

Gerra aurretik, Macao, l'enfer du jeu (1939, Macao jokoaren infernua) lanak teknikari trebea eta antzezle-zuzendari izugarria zela erakutsi zuen. Okupazioan, sekulako arrakasta lortu zuen Pontcarral, colonel d'Empire (1942, Pontcarral, Inperioaren koronela) lanarekin. L'Éternel Retour (1943, Betiereko itzulera) lanean, Tristan eta Iseoren mitoaren bertsio modernoa egiten du.

Ondoren arrakasta handiko lanak egin zituen, eta horietako askok hainbat sari irabazi zituzten. Aipagarriak dira La Symphonie pastorale (1946, Sinfonia pastorala), Dieu a besoin des hommes (1950, Jainkoa gizakien beharretara), Le Garçon sauvage (1951, Mutiko basatia), Chiens perdus sans collier (1955, Lepokorik gabe galdutako zakurrak), Marie-Antoinette (1956), Notre-Dame de Paris (1956, Parisko Notre-Dame), La Princesse de Clèves (1961, Clèveseko printzesa), Les Amitiés particulières (1964, Adiskidetasun partikularrak).

Jean Anouilh, Jean Cocteau, Jacques Prévert eta Jean-Paul Sartrerekin lan egin zuen eta Michèle Morgan, Jean Marais, Pierre Fresnay, Pierre Blanchar eta Jean Gabinen mailako artistak zuzendu zituen. 1985ean ohorezko César saria eman zioten.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Delannoy Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]