Jean Metzinger
Wikipedia(e)tik
Jean Metzingerren erretratua, Robert Delaunayk egina.
Jean Metzinger (Nantes, Frantzia, 1883 - Paris, Frantzia, 1956) margolaria eta frantsesezko idazlea izan zen. 1908tik aurrera, kubismoaren bidetik abiatu zen, Picassorekin eta Braquerekin zituen harremanetan oinarriturik, eta mugimendu horren teoriko bikainenetako bat izan zen (Du cubisme, 1912). Haren lanen ezaugarria teknikaren perfekzioa da. 1921etik aurrera, errealismora itzultzeko ahalegina nabaritzen da Metzingerren lanetan.
Haren margolan aipagarrienak hauek dira: Femme, face-profil (1917), The Dancer, La Femme à la guitare.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.