Jean Pierre Duvoisin

Wikipedia(e)tik

(Jean Pier Duvoisintik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jean Pierre Duvoisin (Ainhoa, Lapurdi, 1810 - Ziburu, 1891) euskal idazle eta itzultzailea zen.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Haurtzaroa Ezpeletan igaro ondoren, Larresoroko apaiztegian ikasi zuen. Disziplina gabeko ikaslea bazen ere, bertan irakurtzeko zaletasuna eta geografia, historia eta literatura ikasteko grina piztu zitzaizkion. 20 urterekin apaiztegia utzi eta bere aita bezala mugako aduanetan hasi zen, kapitaina izatera iritsiz.

Mugako Aduanetako kapitaina izateaz gain, Louis Lucien Bonaparte printzeak euskararen ikerketarako hautatu zituen lankideetarik gorenetakoa zen, eta berari eskatu zion Biblia osoaren itzulpena, 1859. urtean hasi eta 1865.ean argitaratua. Era berean, euskara-frantses hiztegia egiten hasi zen, aurreko burubide bera eraman zuelarik. Honetarako, euskarazko liburu anitz irakurri behar izan zituen, hitzetara ez ezik, esaldietara ere zaletu zelarik. Irakurketa hauen artean Agustin Kardaberazen Aita San Ignacioren Egercicioen gañean afectoac liburua dugu. Liburu hori gipuzkeratik lapurterara bihurtu eta 1856an argitaratu zuen Liburu Ederra izenburuarekin. Handik bi urtera, bere lanik ezagunenetakotzat geldituko zen Laborantzazko liburua idatzi zuen, Bonaparte printzeak eskaturik.

Hala ere, euskal nobelagintzari ekarritako ekarpenik garrantzitsuena Baigorriko Zazpi Liliak liburua dugu. 1832. urtean bildutako ipuinekin osatutako lan hau ez zen 1884-1885 arte argitaratu. Parisen zatika ateratzen hasi zen Revue des Basses-Pirenees et des Landes aldizkariaren lehen bi tomoetan.

Liburua ipuinez osatua badago ere, askok nobela barruan sartzen dute, ipuinek elkarrekin duten koherentziagatik batez ere, bata bestearekin lotzeko erak liburuari batasuna ematen diolarik.

1891. urtean hil zen Ziburun, hainbat lan argitaratu gabe utzi zituelarik, adibidez, Cervantesen On Kixote, hiztegi bat , gramatika lanak, historia artikuluak eta abar.

[aldatu] Lanak

[aldatu] Besteak

[aldatu] Erlijioa

[aldatu] Almanakea

[aldatu] Besteak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak