Tuva
|
|
|
|---|---|
| Ereserkia: Tooruktug Dolgay Tangdym | |
| Hiriburua | Kizil |
| Sorrera | 1944ko urriaren 13 |
| Antolaketa | |
| Subjetu mota Barruti Federala Eskualdea |
Errepublika Siberia Ekialdeko Siberia |
| Kodea ISO 3166-2 |
17 RU-TY |
| Informazioa | |
| Azalera | 170.500 km2 |
| Biztanleria -Dentsitatea |
305.510 biztanle 1,8 bizt/km2 |
| Hizkuntzak ofiziala(k) | Errusiera, tuvera |
| Gobernua | |
| Presidentea | Sholban Kara-ool |
| Legebiltzarra | Khural Handia |
| Webgune ofiziala | |
Tuva edo Tyva Errusiako federazioko erdi-hegoaldeko errepublika da, Jenisei ibaiaren goi-arroa hartzen duena, mendebaldeko Saian mendien eta Tannu-Ola mendien artean, Mongoliarekin muga egiten duela. Hiriburua Kizil da. 170.500 km2 ditu, eta 2002an 305.510 biztanle zituen (tuvatar etniakoak hiru bosten, eta errusiar etniakoak gainerakoak). Tuvera deritzon turkiar hizkuntzan mintzo dira tuvatarrak. Nekazaritza-eremuetan bizi dira biztanleen erdiak baino gehiago.
Historia [aldatu]
1757-1911 urteetan, Txinaren mende egon zen. 1911. urtean Errusiako tsarrak Tuvako burujabetasunaren aldeko erakundea bultzatu zuen, eta hiru urte geroago Errusiaren babespean zegoen Tuva. 1921. urtean, Tuvaren burujabetasuna aldarrikatu zuten, baina 1944an Errusiak bere egin zuen, eta 1961ean errepublika autonomo bihurtu zen.
Ekonomia [aldatu]
Laborantza (garia, garagarra), abere-hazkuntza (behi-azienda) eta lurpeko aberastasunen ustiatzea (ikatz- eta kobalto-hobi oparoak) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Industria ez da aurreratua, eta hiri garrantzitsuenetan baizik ez dago (janari-industria, zurgintza, eraikuntzarako gaiak).
| Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.