Bahaismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Báb-en Santutegi nagusia, Haifa (Israel)

Bahá'í Fedea edo Bahaismoa erlijio monoteista independenterik gazteena da, munduan 5 milioi fededun[1] dituena. Sortzailea Bahá'u'lláh (1817-1892) pertsiarra izan zen.

Batasuna da bere funtsezko mezua, Jainko bakarra eta giza arraza bakarra dagoela erakusten baitu, baita munduko erlijio desberdinak etapak izan direla ere Jainkoaren borondatearen errebelazioan.

"Egun honetan gizateria bere heldutasun kolektibora iritsi da. Erlijio guztietako eskriturek agintzen zuten bezala, munduko herriek gizarte global batean modu baketsuz integratu beharko duten garaia heldu da. "Lurra herrialde bakarra da eta gizateria bertako hiritarrak"'

Ikasbide Espiritualak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jainko bakarra dago, Unibertsoaren Sortzaile bakarra.
  • Jainkoak, aroz aro, pertsona bereziak, mezulari jainkotiarrak bidaltzen ditu.
  • Mezulari horiek erlijioen sortzaileak dira: Abraham, Moises, Buda, Zoroastro, Jesukristo, Mahoma, Báb eta Bahá'u'lláh, besteak beste.
  • Erlijioaren helburua gizakiak bere Sortzailearekin harremanetan jartzea da (erlijio = re-ligare)

Ikasbide moral eta sozialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aurreiritzi guztiak baztertu behar izatea.
  • Generoen arteko erabateko berdintasuna.
  • Erlijio handien funtsezko batasunaren aitorpena.
  • Muturreko pobreziaren zein aberastasunaren desagertzea.
  • Heziketa unibertsala.
  • Norberak egia independenteki ikertu beharra.
  • Zientziaren eta erlijioaren arteko harmonia onartu beharra
  • Oreka eutsigarria naturaren eta teknologiaren artean
  • Seguritate kolektiboan eta gizateriaren batasunean oinarritutako mundu mailako sistema federal baten ezarpena

Sistema federalaren osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Muga aintzatetsi eta seguruak nazio guztientzat.
  • Mugimendu eta pentsamendu askatasuna herri guztientzat.
  • Desarme orokorra.
  • Mundu mailako nazio federazio baten ezarpena.
  • Nazioarteko liskarrak konponduko dituen mundu mailako epaimahai baten ezarpena.
  • Agintea duen nazioarteko indar militar baten sorrera, segurtasun kolektiboaren printzipioen
  • Aplikazioaz bakea ezar dezan.
  • Kultur dibertsitatearen babesarekiko konpromisoa, gutxiengoak bereziki zainduz eta indartuz.

Bahá'í Fedea mundu guztira hedatu da, 5.000.000tik gora bahá'í bizi dira munduan zehar 187 herrialde independenteetan, 165 Nazio edo eskualde mailako batzarrak eta 18.000 tik gora tokiko batzarre osatzen dituzte, 116.000 lekutan bizi dira, 2100tik gora arraza eta talde etnikoen ordezkari.

Bahá'u'lláh-ren idaztiak 800 hizkuntzetara itzulita daude, horien artean euskara.

Idazkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazkera zuzena hau da: "Bahá'í", "Bahá'ís", "Báb", edo "Bahá'u'lláh". Baina tipografia arazoak direla eta askotan "Bahai", "Bahais", "Bab", and "Bahaullah" idazten da (Wikipedian kasu).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Datuak www.bahai.org webgune ofizialean

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bahaismo Aldatu lotura Wikidatan