Joana Nafarroakoa (1370-1437)
| Joana Nafarroakoa | |
Henriette Lorimierrek (1775-1854) asmatutako margolana |
|
|
|
|
|---|---|
| 1403 – 1413 | |
| Norekin | Henrike IV.a Ingalaterrakoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1370eko uztailaren 10a Iruñea, Nafarroako Erresuma |
| Heriotza | 1437ko uztailaren 9a Havering, Londres |
Joana Nafarroakoa (Iruñea, 1370eko uztailaren 10a – Londres, 1437ko uztailaren 9a) Karlos II.a Nafarroakoa erregea eta Joana Frantziakoaren alaba izan zen, beraz, Nafarroako infanta. Amaren partetik Joanes II.a Frantziakoa eta Bona Luxemburgokoa aitona eta amona zituen. Ezkontzaren bitartez lehendabizikoz Bretianiako duke ezkontide eta bigarrenez Ingalaterrako erregina ezkontide bilakatu zen, Henrike IV.a Ingalaterrakoa ezkondu zuenean.
Lehendabiziko ezkontza [aldatu]
1386ko urriaren 2an, Joanak Joanes V.a Bretainiakoa ezkondu eta bederatzi seme-alaba izan zituzten:
- Joana Bretainiakoa (Nantes, 1387ko abuztuaren 12a – 1388ko abenduaren 7a)
- alaba bat (1388)
- Joanes VI.a Bretainiakoa (1389–1442)
- Maria Bretainiakoa (Nantes, 1391ko otsailaren 18a – 1446ko abenduaren 18a), La Guercheko andrea, 1398an Joanes I.a Alençongoa ezkondu zuena.
- Margarita Bretainiakoa (1392 – 1428ko apirilaren 13a), Guillaceko andrea, 1407an Alain IX.a Rohango bizkondea ezkondu zuena.
- Arturo III.a Bretainiakoa (Château Succinio, 1393ko abuztuaren 24a – Nantes, 1458ko abenduaren 26a)
- Gilen Bretainiakoa (1394 – Cosne-sur-Loire, 1412ko uztailaren 19a), Chantocé eta Ingrandeko jauna.
- Rikardo Bretainiakoa (1395 – Château Clisson. 1438ko ekainaren 2a), Benon, Étampes eta Mantesko kondea, 1423an Margarita Orléanskoa ezkondu zuena.
- Blanka Bretainiakoa (1397 – 1419 eta gero), 1407an Joanes IV.a Armagnackoa ezkondu zuena.
Bigarren ezkontza [aldatu]
1399ko azaroaren 1ean lehendabiziko senarra hil zitzaion. Lau urte eman zituen alargun eta dukeorde Joanes VI.a bere semearen izenean. Henrike Bolingbroke (Henrike IV.a izango zena) Bretainian bizi zen erbestean Rikardo II.a Ingalaterrakoa bere lehengusuaren aurka matxinatu zuenean eta bertan ezagutu eta maitemindu ziren[2]. 1403ko otsailaren 7an, Winchesterko katedralean, ezkondu eta Henrikeren bigarren emazte bilakatu zen. Seme-alabarik ez bazuten ere, adituek diote harreman onak zituen Henrikeren lehendabiziko ezkontzaren seme-alabekin, askotan aitarekin zituen liskarretan "Prince Hal"en, Henrike V.a izango zena, alde eginez.
Hala ere, Henrike V.aren erreinaldian, sorginkeria erabiltzeagatik eta erregea pozoitzea saiatzeagatik salatua izan zen. 1419an zigortu eta lau urte inguru eman zituen preso Sussexko Pevensey gazteluan. Gero lasai bizi zen Nottinghamgo gazteluan, Henrike V.a eta Henrike VI.aren erreinaldien arteko epean. 1437ko uztailaren 9an, 67 urte zituela, Londresko Havering barrutian hil eta Canterburyko katedralean lurperatu zuten Henrike IV.aren ondoan[3].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Boutell, Charles (1863), A Manual of Heraldry, Historical and Popular, Londres: Winsor & Newton, 276. or.
- ↑ Joan of Navarre Britannica Online
- ↑ Carlos Sánchez Marco: ceremonial de la Coronación, Unción y Exequias de los Reyes de Inglaterra
| Aurrekoa Elisabet Valoiskoa |
Ingalaterrako erregina ezkontidea 1403 – 1413 |
Ondorengoa Katalina Valoiskoa |