Johann Bernhard Fischer von Erlach

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Karlos Borromeoko elizaren fatxada (Viena).

Johann Bernhard Fischer von Erlach (Graz, Austria, 1656ko uztailaren 20a - Viena, Austria, 1723ko apirilaren 5a) austriar arkitekto, dekoratzaile, eskultore eta arte historialaria izan zen.

[aldatu] Biografia

Gian Lorenzo Berniniren lantegian ikasi zuen Erroman, eta Vienan hasi zuen bere arkitekto-ibilbide ospetsua. Italiako barrokoaren ikaskizunak bereganatu ondoren bere estilo berezia landu zuen, arranditsua, enperadorearen indarra eta Eliza Katolikoa goraipatzeko. Era horretan, Austriako arte barrokoaren sortzaile nagusietako bat bilakatu zen.

Lehen obretan Francesco Borrominiren eragina nabari zaio (Hirutasun Santuaren eliza, Salzburgon, 1694-1702; Michael II.a Althan kondearen gaztelua, Frain, Moravia); ondoren Versailles hartu zuen eredu Schönbrunn gaztelua egiteko. Zenbait jauregi eta jauregitxo ere eraiki zituen, Schwarzenberg jauregia adibidez (1697-1715). Antzinako arkitektura ere aztertu zuen eta San Karlos Borromeo elizan (Viena, 1716-1732) ausardia handiz erabili zituen erromatarren arkitekturatik hartutako gaiak (Trajano eta Antoninoren zutabeak). "Arkitektura historikoa" (1721) liburua argitaratu zuen, arkitekturaren historiari buruzkoa.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak