John Hughes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Hughes
Datu pertsonalak
Izen osoa John Wilden Hughes, Jr.
Jaio 1950eko otsailaren 18a
Lansing, Michigan (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 2009ko abuztuaren 6a (59 urte)
New York (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Weird Science
Home Alone
IMDB IMDBko fitxa

John Wilden Hughes, Jr. (Lansing, 1950eko otsailaren 18a - New York, 2009ko abuztuaren 6a) zinema zuzendari estatubatuarra izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13 urterekin Chicagoko iparraldera mugitu zen bere familia eta bertan pasa zuen, gerora, bere bizitzan hainbesteko garrantzia izango zuen High School garaia. Bere film ezagunenak Shermeren gertatzen dira, hain zuzen ere bere gaztaroko Skokie, Winnetka edo Glencoe herrien ezaugarriak biltzen dituen fikziozko herrian.

Hughesek beti ukatu du bere High School garaiak traumatikoak izan zirenik, baina ez dugu sinesten. Bada "zerbait". John Hughesen filmak izan ziren lehenak, ordura arte bigarren mailan geratzen ziren pertsonai ergel eta "xelebreak" protagonista gisa hartzen zituztenak. "Outsider" kontzeptua ulertzeko modu berri baten sortzailea da Hughes. Marlon Brandok antzezten zituen borrokalari marjinal ederretatik edan beharrean, bere filmetako errebeldeak inork erreparatzen ez dituen gazte itsusi, alboratu eta "arraroak" dira.

John Hughes 20 urte zituenean ezkondu zen Nancy Ludwigekin. Unibertsitatea utzi zuten eta lanbide ezberdinetan aritu ziren. Stand-up comedyetarako gidoiak idazten hasi zen eta berehala lortu zuen arrakasta gidoilari gisa. Zinerako gidoiak idazten hasi zen segidan baina ez zen batere gustura geratzen bere istorioen zine moldaketekin eta Nancyrekin (beti izan du emaztea bere alboan) batera bere gidoi bat ekoiztu eta zuzentzeko abenturari ekin zion.

Ibilbide zinematografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadako Estatu Batuetako gazteria inork ez bezala islatu zuen John Hughesek. Teen komedia-dramaren sortzailea izan zen eta genero honen kontzeptuaren arkitektoa izan zen. 1985. urteko The Breakfast Club da hau guztiaren adibiderik handiena eta ziurrenik bere filmik mitikoena. Hughesek gainera zinea modu globalean ulertzen du. Gidoilari, ekoizle eta zuzendari gisa egin du lan.

Aktore eta zinegile belaunaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Hughesen filmak belaunaldi oso batentzat ikur izan ziren[2]. Eta aktore belaunaldi berri batek ere lehen aukera izan zuen. Gauza bitxia gertatu zen aktore ia guzti horiekin, Hughes-n "desagerpenarekin" batera, apurka-apurka haiek ere desagertu egin ziren. Izen hauetako gehienek ez digute inongo pistarik ematen, baina gure memorian gordeak ditugu telebistan behin eta berriro ikusi ditugun Molly Ringwald ilegorria, Matthew Broderick, Brad Packer, Anthony Michael Hall, John Capelos, Andrew McCarthy edota Jon Cryer bezalakoen aurpegiak.

Bestetik, bere zinearekin hazi zen zinema zuzendari belaunaldi oso batek asko zor dio John Hughesi: Ben Stiller, Judd Apatow, Wilson anaiak, Wes Anderson… asko dira. Kevin Smith zuzendariak deskribatzen du lau lerrotan John Hughesek bere bizitzan izan zuen eragina:

« Gure garaiko J.D. Salinger da. Belaunaldi oso bat ukitu eta gero desagertu egin zen. Berarengatik izango ez balitz nik ez nuke zinea egingo. Oinarrian, nire filmak, "fuck" hitzez beteriko John Hughesen filmak dira.  »

Greta Garboren sindromea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zine sarrerekin soilik 1,5 bilioi dolarretik gora egitea lortu zuen zuzendari batek zergatik uzten du bat batean bere lana? Hollywoodeko historian apenas gertatu da halakorik. Ametsen fabrikaren burtsan askori gertatzen zaio bere "kotizazioa" jaisten joatea, guztiz desagertzeraino. Jakina da unibertsoan izar ugari desagertzen dela egunero.

Oso bestelakoa da ordea John Hughesen kasua. Greta Garbok bere garairik onenean utzi zion filmak egiteari. James Cagneyk ere, 60 urterekin, eta mahai gainean proiektu ugari zituela, erretiratzea erabaki zuen New York estatuan zuen arrantxora joateko.

John Hugheek, 1989an eman zuen elkarrizketa batean argi azaldu zuen:

« Nire ahotsa galtzen dudanean jakingo dut garaiz erretiratzen  »

Askok esaten dute gauza bera baina oso gutxik betetzen dute emandako hitza.

John, Nancy eta seme-alabak, Chicago iparraldera itzuli ziren eta bertan, hiru kilometro karratu dituen paisaia menditsu batean etxea eraiki eta bertan bere bi zaletasun nagusiei eskaintzen die denbora gehien: eskia eta arrantza. Besterik gabe, eta modu xumean, inork gutxik lortzen duena lortu du Hughesek. Ametsetako fabrika utzi zuen amets gaiztorik izan gabe.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoigilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekozilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika John Hughesen filmetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaiko musikaren ezaguera eta gustu ona erakutsi zuen beti[3]. Adibide batzuk:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. New York Times: "Brat Pack" Director John Hughes Dies Of Heart Attack
  2. Los Angeles Times: John Hughes dies at 59; writer-director of '80s teen films
  3. Los Angeles Times: John Hughes' imprint remains. He's still revered in Hollywood, but whatever happened to the king of the teens? 2008-03-24