Greta Garbo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Greta Garbo
Datu pertsonalak
Izen osoa Greta Lovisa Gustafsson
Jaio 1905eko irailaren 18a
Stockholm (SuediaSuedia)
Hil 1990eko apirilaren 15a (-85 urte)
New York (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Ninotchka
Anna Christie
Sariak Oscar Saria
IMDB IMDBko fitxa


Greta Garbo (Stockholm, 1905eko irailaren 18a - New York, 1990eko apirilaren 15a) Suediako aktorea izan zen, MGMk edo Hollywoodeko estudio sistemak emandako izarrik handienetakoa. 1954an ohorezko Oscar saria jaso zuen "ahaztezineko antzezpenegatik". Haren jatorrizko izena Greta Lovisa Gustafsson zen.

1922 eta 1924 bitartean, Stockholmeko ospe handiko drama-eskola batean ikasi zuen. Hor, Greta Garbo ezizena ez ezik, zinemarako lehen papera ere jaso zuen. MGMko Louis B. Mayer liluraturik geratu zen Garboren indar dramatikoa ikustean, eta haren estudioetarako kontratatu zuen.

Zinema mutuan izar bilakaturik, soinudun filmak etortzerakoan ere arrakasta izan zuen Garbok, horrelakorik lortu zuen bakanetakoak. Anna Christie (1930) izan zen Garboren lehen soinudun filma. Haren suediar doinua gorabehera, ikusleek filma oso gustoko izan zuten. Haren apetak zirela eta, MGMrekin ika-mika izan zuen. Bi urtez film batean ere ez zen agertu, baina azkenean Garbok bere filmen gaineko kontrol osoa erdietsi zuen. Lau aldiz Oscar sarirako izendapena jaso zuen, lauak 1930eko hamarkadan.

Stockholmeko Skogskyrkogården hilerrian lurperatua dago.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mr. and Mrs. Stockholm (1920) (film laburra)
  • How Not to Dress (1921) (film laburra)
  • Our Daily Bread (1921) (film laburra)
  • A Happy Knight (1921)
  • Peter the Tramp (1922)
  • The Saga of Gösta Berling (1924)
  • The Joyless Street (1925)
  • The Torrent (1926)
  • The Temptress (1926)
  • Flesh and the Devil (1926)
  • Love (1927)
  • The Divine Woman (1928)
  • The Mysterious Lady (1928)
  • A Woman of Affairs (1928)
  • Wild Orchids (1929)
  • A Man's Man (1929) (cameo)
  • The Single Standard (1929)
  • The Kiss (1929)
  • Anna Christie (1930)
  • Romance (1930)
  • Inspiration (1931)
  • Love Business (1931) (film laburra)
  • Anna Christie (1931) (alemanierazko bertsioa)
  • Susan Lenox (Her Fall and Rise) (1931)
  • Mata Hari (1931)
  • Grand Hotel (1932)
  • As You Desire Me (1932)
  • Queen Christina (1933)
  • The Painted Veil (1934)
  • Anna Karenina (1935)
  • Camille (1936)
  • Conquest (1937)
  • Ninotchka (1939)
  • Two-Faced Woman (1941)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Greta Garbo Aldatu lotura Wikidatan