Deflazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ekonomian, deflazioa prezioen gutxitze jarraitu eta orokorra da. Aurkako terminoa inflazioa da; prezioen igotze jarraitu eta orokorra, alegia. Oro har, ekonomiako krisialdi eta atzeraldietan gertatzen da deflazioa, kontsumoaren eta inbertsioaren atzerakadak prezioen beherakada dakarrenean.

Ondasun eta zerbitzuen prezioen gainbehera orokorra da, gutxienez denboran sei hilez luzatzen dena. Horregatik, tarteka sektore jakin batean ematen diren prezioen jaitsierak ez dira deflaziotzat hartzen. Prezioak jaistea ez da albiste positiboa. Izan ere, herritarrek diru gutxiago xahutuko dute, besteak beste, oinarrizko erosketak egiterakoan. Gainera, beherako joera denboran luzatuz gero, testuinguru ekonomikoak okerrera egingo du[1].

Jendeak merkeago erosteko itxaroten badu, eskaera-kopuruak behera egingo du; eskaerak gutxituta, enpresek gutxiago ekoiztuko dute eta, ondorioz, galerak izango dituzte eta irabaziak izan beharrean; horrek soldatak jaistea eta kaleratzeak ugaritzea ekarriko du, baita langabezia-tasak gora egitea ere.

Gurpil zoroa ez da hor amaitzen. Kontsumoaren beherakadarekin batera BEZa ere jaitsiko da, hau da, diru gutxiago bilduko da zergen bitartez eta, beraz, administrazioek baliabide gutxiago izango dituzte gastu publikoan inbertitzeko.

2014ko irailean, deflazio hotsek indarra hartu zuten Hego Euskal Herrian, izan ere, inflazioa -%0,4ra jaitsi zen. Erregaiaren gaineko osasunerako zentimoa desagertzeak are gehiago jaitsarazi zituen prezioak Nafarroan: -%0,8[2].

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.