Adam Smith

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Adam Smith

Bizitza
JaiotzaKirkcaldy, 1723
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaEdinburgo1790eko uztailaren 17a (66/67 urte)
Hobiratze lekuaCanongate Kirkyard (en) Itzuli
Familia
AitaAdam Smith
AmaMargaret Douglas
Hezkuntza
HeziketaGlasgowko Unibertsitatea
Balliol College
Hezkuntza-mailaLegum Doctor (en) Itzuli
Tesi zuzendariaFrancis Hutcheson (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, saiakeragilea, filosofoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea, frantses moralista eta argitaratzailea
Lantokia(k)Eskozia
Enplegatzailea(k)Edinburgheko Unibertsitatea
Glasgowko Unibertsitatea  (1751 -  1763)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakFrançois Quesnay
KidetzaRoyal Society
Edinburgoko Errege-elkartea
The Select Society (en) Itzuli
The Poker Club (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioadeismoa

Musicbrainz: a1bf4cd4-fe53-4fb9-92cd-fb3c321a2bf1 Find a Grave: 20731 Edit the value on Wikidata

Adam Smith (Kirkcaldy, 1723ko ekainaren 16a greg./ekainaren 5ajul. - Edinburgh, 1790eko uztailaren 17a) ekonomialari eta filosofo eskoziarra. Ekonomiaren aita bezala ezagutzen da, bere Adam Smithek The Wealth of Nations (Nazioen Aberastasuna) liburu sonatuarengatik (1776. urtean argitaratua). Lan honek ekonomia diziplina akademiko moduan garatu ahal izateko oinarriak jarri zituen, eta aldi berean merkatu librean oinarrituriko ekonomia libre baten aldeko aldarrikapen sutsua izan zen. Honela, ideologia liberalaren diskurso ekonomikoari funtsezko ekarpenak egin zizkion, gure garaian ere gaurkotasuna izaten jarraitzen dutenak.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirkcaldyn (Eskozia) jaio zen 1723. urtean. Txikitan aitak bortxatu egin zuen, bere bizitzan zehar agerian gelditu izan ziren traumak sortuz. 1737an Glasgowko unibertsitatean sartu zen ikasle, bertan Francis Hutchesoneko Filosofia moralaren inguruko klaseak eman zizkiolarik. Ikasgai honetan (moral praktikoak bere lekua bazuelarik) oinarritu zuen Smithek, batik bat, Nazioen Aberastasuna. 1740an Oxfordeko Balliol Collegera ikastera joateko beka bat eskuratu zuen, baina, Nazioen Aberastasunean esan zuen bezala gainbehera zihoan ikastetxea zen hura. 1748tik 1751ra Edinburgon erretorika eta literaturko katedreden irakasle laguntzaile izan zen, eta David Humeren lagun egin zen, honek bere pentsakera eta obran eragin izugarria izan zuelarik. 1751n logikako eta 1752an filosofia moraleko katedradun izandatu zuten Glasgowko unibertsitatean. 1763an, unibertsitatea alde batera utzi eta Buccleucheko 3. dukearen tutore lanetan hasi zen, honekin batera Frantzia eta Suitzatik bidaiatuz. Bidaia honetan lege naturalean, aberastasunean eta ordenean oinarrituriko politika eta ekonomia defendatzen zituzten fisiokrata frantziarrak ezagutu zituen. Bere teoria propioa osatzeko François Quesnay eta Anne Robert Jacques Turgoten ideietan oinarritu zen. 1766tik 1776ra Kirkcaldyn bizi izan zen. 1778an Edinburgoko Aduanen zuzendari izendatu zuten eta lan honetan aritu zen 1790eko uztailean hil zen arte.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inquiry into the nature and causes of the wealth of nations, 1922

Sentipen moralen teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1759ko Sentipen moralen teoria (The Theory of Moral Sentiments) berekoikeriak inongo paperik jokatzen ez duten giza jokabide guztiak aztertuz hasten da. Orduan jatortasun prozesua azaltzen da, zeinaren bidez norbanako gai den beste baten lekuan jartzeko, nahiz eta irabazirik ez jaso horren ordainetan. Honekin, Humek zuen kontzeptzio utilitarista kritikatzea bilatzen zuen Smithek. Obraren garapenak ikusle inpartzialaren aurkikuntzara darama, ekintzen egokitasuna eta ezegokitasuna ezarriko lukeen barne ahotsara hain zuzen. Lan honetan zehar autoreak sentipen moralen jatorria eta funtzionamendua azaltzen ditu: mendekua, bertutea, gorespena, ustelkeria, justizia… Emaitza sistema moralen kontzepzio historiko eta dinamikoa da, erlijioek ezarririko ikuspegi estatikoen aurrean.

Nazioen Aberastasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1776an Adam Smithek Nazioen Aberastasunaren izaera eta iturriei buruzko saiakera edo laburtuz Nazioen aberastasuna (The Wealth of Nations) idatzi zuen. Lan honegatik ekonomia politikoaren aitzindaritzat du Smith aditu askok. Obra honek ekonomia politikoa zientzia politiko, etika eta jurisprudentziatik bereizteko ahalegin garbia erakusten digu. Bereizketa honetarako funtsezkoa da merkantilismoari (inperio kolonialei gehiago lotua iraultza industrialari baino) eginiko kritika.

Nazioen aberastasunaren tesi nagusia (ongizate sozialaren gakoa hazkunde ekonomikoan datza) lanaren banaketaren bidez indartzen da. Lanaren banaketa, bere aldetik, merkatuen zabalpenaren eta espezializazioaren bidez sakontzen da.

Obra honen berezitasunetako bat norberekoikeriaren bidez ongizate orokorra lortzen denaren aldarrikapena da. Hau askotan era okerrean ulertzen da, ordea, bekaizkeria hutsak ongizatea ekarriko balu bezala. Argi dago ordea, Smithentzat nork bere beharrak asetzeko modu onena bestearen beharrak aintzatetsi eta onartzea dela.

«

Norbanako bakoitza betiere ahalegintzen da duen kapital ororentzako inbertsiorik etekingarriena aurkitzen. Nabarmena denez, bere mozkinak bultzatzen du, eta ez gizartearenak. Hala ere, bere interes propioaren jazarpenak bultzatzen du naturalki, edo, hobeto esanda, halabeharrez, nahiago izatera azken finean gizartearentzako etekingarriena suertatzen den inbertsioa.

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Obrak historiaren filosofia bat ere badarama bere barnean, gizakiarena soilik den elkartrukatzeko joera giza garapenaren motore bihurtzen baita. Gainera, gobernuen politika ekonomikoarentzako erreferente izatea bilatzen du lan honek, Esku Ikusezinaren eraginak ongi gobernaturiko gizartean soilik antzemango baitira.

Ekarpen nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erabilpen balioaren eta truke balioaren arteko bereizketa garbia.
  • Ekoizpen kostuak murrizteko lan banaketaren beharra, hau lanen espezializazio gisa ulerturik.
  • Langile eta lantegien jabeen arteko balizko gatazken aurrikuspena.
  • Kapitalaren pilaketa garapen ekonomikorako iturri bezala

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioen aberastasunaren inguruan interpretazio ugari egin dira.

  • David Ricardo: obraren kritika egin zuen, lanaren balioaren teoria eta kapitala eta ekoizpena bezalako terminoak sakonduz
  • Karl Marx: Ricardoren lerroa sakondu eta ikuskera Smitharrak berhartzen ditu
  • Milton eta Rose Friedman: Esku Ikusezina eta estatuaren paperean zentratzen dira. Aukeratzeko askatasuna idatzi zuten, komertzio libreari buruzko doktrina smitharrean oinarrituz

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adam Smith Aldatu lotura Wikidatan