Jose Maria Bakero

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jose Maria Bakero
Jose Maria Bakero
Datu pertsonalak
Izen osoa José Maria Bakero Escudero
Jaio 1963ko otsailaren 11 (51 urte)
Nafarroako Foru Erkidegoa Goizueta, Nafarroa Garaia (Euskal Herria)
Posizioa aurrelaria
Garaiera 1.69
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
1980-1988
1988-1997
1997
Real Sociedad
FC Barcelona
Deportivo Veracruz
287 (91)
260 (72)
17 (3)

Jose Maria Bakero Escudero (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1963ko otsailaren 11) euskal herritar futbolari profesional ohia da. Errealean eta FC Barcelonan jokatutakoa. 2006ko martxotik urrira, Errealeko entrenatzaile izan zen.

Txikitan esku huskako pilotaria izan nahi zuen arren, Real Sociedad taldeko harrobitik ateratako erdilaria izan zen. Gaztetatik aritu zen Errealaren taldean. Hamazazpi urte baino ez zituela Lehen Mailan debutatu zuen, zortzi urtez bere taldea izan zen Errealean. 1988an, hogeita bost urte zituela, FC Barcelonak fitxatu zuen, han beste zortzi urtez aritu zelarik.

Errealarekin bi Liga, Superkopa bat eta Errege Kopa bat irabazi zituen. 1988-1989 denboraldia izan zen talde zuri-urdinarekin jokatu zuen azkena. 1990. urtean Bartzelonara joan zen F.C. Barcelonan jokatzeko. Erdietsi dituen emaitzen artean, Lau Liga txapelketa (1991-1994 artekoak), bi Errege Kopa (1989 eta 1990ekoak), 1989ko Europako Errekopa eta 1992an Europako Kopa aipa daitezke, baita 1992, 1993 eta 1995ko Superkopak ere. Johan Cruyffen Dream Team taldearen kapitaina izan zen goizuetarra.

1997an utzi zuen talde katalana Bakerok, eta Mexikora joan zen Veracruz taldean jokatzera. 1998an, Mexikon bertan, La Puebla taldearen entrenatzaile-lanetan aritu zen. 2000. urtean itzuli zen Mexikotik Bartzelonara, klubaren talde teknikoko lanak egiterako. Espainiako Lehen Mailako Liga txapelketan 483 partida jokatu ditu, eta 139 gol sartu ditu.

Bestela, Espainiako futbol selekzio nazionalarekin aritu zen 29 partidatan eta 7 gol sartu zituen.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jokalari moduan:
  • Entrenatzaile moduan:

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Real Sociedad (Erreala)
    • Espainiako Liga: 2
      • 1980/81
      • 1981/82
    • Errege Kopa: 1
      • 1987
  • FC Bartzelona
    • Europako Kopa: 1
      • 1991/92
    • Espainiako Liga: 4
      • 1990/91
      • 1991/92
      • 1992/93
      • 1993/94
    • Europako Errekopa:2
      • 1989
      • 1997
    • Europako Superkopa: 1
      • 1993
    • Espainiako Superkopa: 5
      • 1988
      • 1991
      • 1992
      • 1994
      • 1996
    • Errege Kopa: 1
      • 1990

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jose Maria Bakero Aldatu lotura Wikidatan