Joan Luis Vives

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Luis Vives
Juan Luis Vives
Juan Luis Vivesen irudia, Espainiako Liburutegi Nazionaleko fatxadan.
Datu pertsonalak
Izen osoa Ioannes Lodovicus Vives
Jaio 1492ko martxoaren 6a
Valentzia (Aragoiko koroa)
Hil 1540ko maiatzaren 6a
Brujas (Flandria)

Juan Luis Vives (latinez: Ioannes Lodovicus Vives; valentzieraz: Joan Lluís Vives) (Valentzia, Aragoiko koroa, 1492ko martxoaren 6a - Brujas, 1540ko maiatzaren 6a) Pizkundeko humanista eta filosofo handienetako bat izan zen.

Bizitza

Hamazazpi urte zituela Espainiatik ihes egin behar izan zuen, bere jatorri judua zela eta, Inkisizioak esetsirik. 1509-1512 bitartean Parisen ikasi ondoren, 1519an Lovainako irakasle izendatu zuten. Ingalaterrako Henrike VIII.ak deitu zuen Galesko Margarita printzesaren irakasle izan zedin, eta egonaldi hartan Oxforden ere irakatsi zuen. 1527an, alabaina, sei asteko kartzelaldia jasan zuen erregearen dibortzioaren aurka azaldu zelako. Handik aurrera Brujasen hartu zuen bizilekua.

Bere obra guztia latinez idatzia da. Sorbonan ezagutu zituen azken eskolastikaren metodoak kritikatu zituen –Adversos pseudo-dialecticos (1519, Sasi logikoen aurka)–, eta prozedura pedagogikoen berriztapena proposatu –De causis corruptarum artium (1531, Filosofiaren endekatzearen kausak)–. Errenazimentuko pentsalariak ezagutu zituen (Erasmo Rotterdamgoa, Guillaume Budé, Thomas More) eta erreforma humanistaren alde jardun zuen. Gizonari ikuspegi guztietatiko hezkuntza eskaintzea proposatzen zuen. Behaketari eta esperientziari garrantzi handia emanik, mende bat geroago Francis Baconek formulatuko zuen metodo enpirikoa erabili zuen. Vivesek eragin handia izan zuen bere garaiko pentsamendu filosofikoan.

Idazlanak

  • Adversos pseudo-dialecticos (1519, Sasi logikoen aurka)
  • De ratione studii puerilis (1523, Haurren ikasketaren arrazoiaz)
  • De institutione foeminae christianae (1523, Emakume kristauaren heziketa)
  • De officio mariti (1529, Senarraren betebeharrak)
  • De concordia et discordia in humano genere (1529, Adiskidetasuna eta haserrea gizadian)
  • De causis corruptarum artium (1531, Filosofiaren endekatzearen kausak)
  • De anima e vita (1538, Arima eta bizitza).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Luis Vives Aldatu lotura Wikidatan