Juana Capdevielle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juana Capdevielle

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuana María Clara Capdevielle San Martín
JaiotzaMadril1905eko abuztuaren 12a
Herrialdea Espainia
 Frantzia  1930)
HeriotzaRábade1936ko abuztuaren 18a (31 urte)
Hobiratze lekuaQ123284889 Itzuli
Heriotza modua: execution by shooting (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Francisco Pérez Carballo (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala Licenciado
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Jose Ortega y Gasset
Jarduerak
Jarduerakliburuzaina, artxibozaina eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)Espainiako Liburutegi Nazionala
Unibertsitate Zentrala
Madrilgo Ateneoa
KidetzaArtxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboa

Juana Capdevielle San Martín, ezagunago Juanita Capdeville gisa, (Madril, 1905eko abuztuaren 12aRábade, Galizia, 1936ko abuztuaren 18a) pedagogo, liburuzaina eta artxibozaina izan zen. Espainiako unibertsitatean liburutegi bateko buru izatera heldu zen lehen emakume izan zen. Espainiako Gerra Zibilean atxilotu eta hil egin zuten.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren mailako ikasketak Iruñean egin zituen, ondoren Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Zentralean. Bertan, irakasle izan zuen José Ortega y Gasset eta María Zambrano lankide. JAEk ordainduta Alemanian, Belgikan, Frantzian eta Suitzan jarraitu zuen ikasten. Fakultateko unibertsitate-liburutegian eta Ateneoan lan egin zuen.Hizlari jardun zuen, Roberto Novoa Santos, Pío Baroja eta Ramón J. Senderrekin batera, pedagogia sexualari buruz 1934an Espainian antolatutako lehen jardunaldietan.

1936ko martxoan Francisco Pérez Carballo abokatu eta politikoarekin ezkondu zen.[1]Fronte Popularrak irabazi ondoren, senarra Coruñako Gobernadore zibil izendatu zuten. Gerra Zibilak eragin zuen estatu-kolpearen ondorioz, López Abenteren etxean babestu zen bitartean, senarra atxilotu eta hil egin zuten. [1] Gobernu Zibilera deitu zuen senarraren berri izateko, eta jakinarazi zitzaion jaso egingo zutela —haurdun zegoen— harekin batera joateko.[1]Hala ere, atxilotu eta kartzelaratu egin zuten, eta kalabozoan senarraren heriotzaren berri izan zuen. Senarra uztailaren 24an fusilatu zuten Punta Herminian, Herkulesko dorretik gertu.[1][2][3]Senarraren gauza pertsonalak ez zizkioten eman Juanari. Agurtzeko maitasun-gutun labur bat baino ez zen iritsi, familiak gordea:

Joana: Nire bizitzako gauzarik ederrena izan zara. Pentsatu ahal dudan bitartean, zugan pentsatuko dut. Elkarrekin bagaude bezala izango da. Musu eman zure eraztunari egunero. Maite zaitut. Pacok. Juana Capdevielle emazte maitearentzat. Ostirala, 1936ko uztailaren 24a, goizeko bostak

Juana abuztuaren hasieran askatu zuten baina probintziako hiriburuan bizitzea debekatua zuela, Vilaboan (Culleredo) babestu zen, Ezker Errepublikanoko diputatu Victorino Veigaren etxean. Han, depòrtazio-agindu bat jaso zuen, baina ez zion astirik eman; izan ere, abuztuaren 17ko gauean, berriz atxilotu egin zuten Guardia Zibilek, eta N-VI errepideko 526. kilometroan hil zuten. Hurrengo egunean, Rábade inguruan aurkitu zuten gorpua, Lugoko probintzian. [1][2]

Liburuzain[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930eko uztailaren 9an, Juana Capdevielle Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboan sartu zen, lehenengo Liburutegi Nazionalari atxikita eta, 1931ko uztailetik, Madrilgo Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko Liburutegiari. Espainiako unibertsitatean liburutegi bateko buru izatera heldu zen lehen emakume izan zen Juana, 1933an, eta kargu horretan ari zela, urte horretan bertan koordinatu zituen funts sakabanatu garrantzitsuak unibertsitateko beste bulego batzuetara eramatea, unibertsitateko hiriko instalazio berrietara.[3]

1933an, Juana Capdeviellek herrialdeko liburutegi pribaturik onenetako bateko teknikari-buru postua lortu zuen: Madrilgo Ateneokoan. 1936ko udaberrian, Juana Capdeviellek La Barraca antzerki-taldeari berariaz eskatuta, talde honek Lope de Vegaren El caballero de Olmedo antzeztu zuen, hau izan zen taldaren azken funtzioa.[3]

Capdeviellek beste ekarpen profesional batzuk ere egin zituen: 1934an, Ospitale Klinikoko eta Gurutze Gorriko gaixoentzako irakurketa-zerbitzua antolatu zuen; Espainiako Liburuzainen eta Bibliografoen Elkartea eratzean izan zuen eginkizun aktiboa; haren diruzaina izan zen eta Sailkapen Hamartar Unibertsala ezartzen lagundu zuen Espainiako bibliotekonomian (ordura arte, Kataluniako liburutegietan bakarrik aplikatu zen berrikuntza). Azterlan eta Ikerketa Zientifikoak Zabaltzeko Batzordeak pentsiodun egin zuen, baina lan hori ezerezean geratu zen hil zenean.[2]

1933an, Juanak Espainiako Lehen Jardunaldi Eugenikoetan parte hartu zuen, apirilaren 21etik maiatzaren 10era, El problema del amor en el ambiente universitario hitzaldiarekin

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gállego Rubio, Cristina (2010). Juana Capdevielle San Martín. Editorial Complutense. ISBN 978-84-7491-993-6
  • Genética, eugenesia y pedagogía sexual. Madrid: Morata. 1934. pp. 274-292. 

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]