Juantxo Koka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koka
Izen osoa: Juan de la Coca Perez
Jaiotza data: 1973ko maiatzaren 28a (50 urte)
Jaioterria: Altza, Donostia (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Garfe 11
Postua: Aurrelaria
Altuera: 1,86 m
Pisua: 90 kg
Debutatze data: 1993ko martxoaren 7a
Debutatze pilotalekua: Astelena pilotalekua
Artikulu hau pilotariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koka (argipena)».

Juan de la Coca Perez, pilota arloan Juantxo Koka izen-deiturez ezaguna (Altza, Donostia, Gipuzkoa, 1973ko maiatzaren 28a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari jokatzen du. Estatistika ofizialen arabera, 1,86 metro luze da, eta 90 kilo pisatzen du.[1]

Profesionaletako estreinako partida 1993ko martxoaren 7an jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan. 1997an bigarren mailako buruz buruko txapela irabazi zuen. Garaipenik handiena 2003an lortu zuen, Ruben Beloki lagun zuela Binakako Txapelketa Nagusia irabazi baitzuen. 2009an Asegarce enpresak ez zion kontratua berritu, eta Garfek fitxatu zuen.[2]

Kirol lorpenak

Profesionaletan:

Amateurretan:

  • Diario Vasco torneoko bigarrena: 1991
  • Elgetako lau eta erdiko torneoko bigarrena: 1991

Binakako txapelketa nagusiko finalak

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
2003 Koka - Beloki Olaizola II.a - Pascual 22-15 Atano III.a

Bigarren mailako buruz buruko finalak

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
1997 Koka Goñi II.a 22-20 Atano III.a

Erreferentziak

  1. Juantxo Kokaren fitxa, Asegarce.com
  2. «La nueva etapa de Juantxo Koka», Noticiasdegipuzkoa.com