George Enescu
Wikipedia(e)tik
George Enescu (Liveni, Errumania, 1881 - Paris, Frantzia, 1955) musikagilea izan zen. Vienan eta Parisen egin zituen ikasketak, eta Massenet eta Fauré izan zituen irakasle. Biolin-jotzaile eta pedagogo bikaina zen. Hamasei urte zituela aurkeztu zuen bere lehen obra. Wagnerren eragina izan zuen hasieran, baina gero oso obra pertsonala, abertzalea, egin zuen. Obren artean, Errumaniako rapsodiak eta Edipo (1936) dira aipatzekoak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.