Oxobi
Wikipedia(e)tik
(Jules Mouliertik berbideratua)
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Jules Moulier | |
| Ezizena | Oxobi | |
| Jaio | 1888ko apirilaren 7a | |
| Bidarrai (Nafarroa Beherea) | ||
| Hil | 1958ko otsailaren 7a | |
| Hiriburu (Lapurdi) | ||
Jules Moulier, ezizenez Oxobi (Bidarrai, Nafarroa Beherea, 1888ko apirilaren 7a - Hiriburu, Lapurdi, 1958ko otsailaren 7a) euskal idazlea.
Larresoroko eta Nayko (Paue inguruan) apaizgaitegietan ikasi ondoren, apaiz egin zen, Hiriburun, 1912an. Donostiri eta Arrangoitzeko erretore izan zen. Eskualduna aldizkarian eman zituen argitara hasierako lanak. Gure Herria aldizkariko sortzailetako bat izan zen, 1921ean. Almanaka eta Herria agerkarietan ere idatzi zuen. 1952an euskaltzain izendatu zuten. Alegia idazle gisa da batez ere ezaguna.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Poesia
- Alegiak (1926, S. Lorda)
- Heiatik Zerura (1935, La Presse)
- Alegiak eta poemak (1992, EEE - Susa)
- Boz-Oihu! Deidar! Nigar! (1913, Porché)
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Jules Moulier literaturaren zubitegian
| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.