Peru Abarka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Peru Abarka
Portada de Peru Abarca.JPG

Liburuaren azala.

Egilea Joan Mogel (1802)
Generoa Eleberria
Datuak
Herrialdea  Euskal Herria

Peru Abarka Joan Mogel idazle eibartarrak 1802an idatzitako lana da, euskaraz idatzitako lehen eleberritzat jo ohi dena.

Jatorrizko izenburua gaztelaniaz zetorren: "El Doctor Peru Abarca catedrático de la lengua vascongada en la universidad de Basarte" o "Diálogos entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamado Maisu Juan". Hala ere, liburu osoa euskaraz idatzita dago, mendebaleko euskararen Markinako aldaeran.

Lana 1802an idatzi zen arren, 1881ean argitaratu zen. Ez da erraz sailkatzeko lana, Euskal eleberrien aitzindaria dela idatzi izan da, baina ezin esan daiteke eleberrien ohiko arauetara makurtzen denik. Alde batetik, obrak ez du bilbe edo tramarik; ondorioz, pertsonaiek ez dute hasiera, garapena eta amaiera duen istorio bat osatzen; eta bestetik, leku eta denbora-aipu minimoek ere ez dute adierazgarritasun narratiborik. Elkarrizketa bizi-bizien inguruan eraturiko kontaketa-jarduera dela esanez defini daiteke.

Jatorrizko obraren edukia honako hau zen:

  • Sarrera gaztelaniaz: Lana idaztean izan duen asmoa agertzen du egileak eta euskarak inguruko hizkuntzekin alderatuta dituen abantaila eta bertuteak nabarmentzen ditu, egilearen teoria linguistiko berezien berri emanez.
  • Sei "dialogoak": Peru Abarka eta Maisu Juanez gainera, beste pertsonaia batzuk ere agertzen dira.
  • Zazpigarren elkarrizketa: bi apaizen arteko solasa jasotzen da autu horretan. Autore klasikoen textu-zatien euskarazko itzulpenak agertzen dira. Ez du obraren mamiarekin loturarik.
  • Hiztegia

Orain arte egin diren edizio askotan ez dira agertzen ez gaztelaniazko sarrera, ez zazpigarren elkarrizketa eta ezta bukaerako hiztegia ere.

Zein da obraren muina? Maisu Juan kaletar ezjakina da eta Peru Abarka baserriko eskolan hezi eta zaildutako gizona; pertsonaia bakoitzak islatzen duen bi munduen arteko jokoan datza obraren gakoa: Maisu Juanek erdarakadaz betetako hizkera bat egiten du, eta Peru hizkera aberats eta garbiz aritzen da; Maisu Juan ez da oso gizon elizkoia eta Peruk otoitz egiten irakatsiko dio.

Baserritar bizimoduaren idealizazio nabarmena da. Mogelek frogatu nahi du baserritarrek sakoneko jakituria daukatela euren bizibideko gauzetaz, eta euskara beste edozein hizkuntza bezain gai eta erabilgarria dela.

Eduki-taula

[aldatu] Atalak

Atalen izenburuak ere gaztelaniaz datoz, eta Peru "baserritar jantzia" eta Maisu Juan "bizargin ezjakin"aren arteko sei elkarrizketa dira.

Euskal bertute guztien jabe den baserritarra eta bizargile harroputz bezain ezjakina aurkezten dizkigu Mogelek, biek ostatu batean topo egiten dutenean. Hauen arteko elkarrizketak eta bizipenak darabiltza lan etnografiko bat osatzeko. Baserri munduko lanbideak, lanabesak, animaliak eta hauen gorputz-atalak, landare-zuhaitzak, kanta eta ipuinak, ohitura zaharrak... horiek denak azalduko dizkio Peru Abarkak Maisu Juan lagunari, eta haren jakinduriarekin Maisu Juan kaletarra txundituta geldituko da. Eta horixe bera da idazlearen helburua: Euskal hizkuntza eta kulturaren apologia bat egitea.

[aldatu] Lehen elkarrizketa

Diálogo primero entre el inculto bascongado y barbero Maisu Juan y el culto casero Peru. Se dá principio al diálogo en una venta, donde se encontraron casualmente.

[aldatu] Bigarren elkarrizketa

Diálogo segundo entre los mismos Maisu Juan y Peru. Interlocutores la ventera y su criada.

[aldatu] Hirugarren elkarrizketa

Diálogo tercero entre los mismos Maisu Juan y Peru.

[aldatu] Laugarren elkarrizketa

Diálogo cuarto. Continúa Peru en instruir a Maisu Juan.

[aldatu] Bosgarren elkarrizketa

Diálogo quinto entre los mismos Maisu Juan y Peru.

[aldatu] Seigarren elkarrizketa

Diálogo sexto. Maisu Juan, Peru, El Francés, El Guipuzkoano, un cura y el alguacil.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak