Käthe Kollwitz
Wikipedia(e)tik
Käthe Kollwitz (Königsberg, Prusia —gaurko Kaliningrad, Errusia—, 1867 - Dresden, Alemania, 1945) alemaniar margolaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Berlinen eta Munichen egin zituen Pintura ikasketak. Bera izan zen Prusiako Arte Akademiako lehen emakumezko kidea. Hiri handietako eta nekazari-eremuetako langile-jendearen bizimodu pobrea islatu zuen bere obretan.
Lan nagusiak: Ehuleen greba (1897), Nekazarien gerra (1903-1908) eta Emakumezko langilea (1906).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.