Karel Čapek
Karel Čapek (Svatonovice, Austria-Hungariako Inperioa, 1890 - Praga, Txekoslovakia, 1938) eleberrigile eta drama-idazle txekiarra izan zen.
Txekieraren eraberritzaile nagusia izan zen.
Biografia [aldatu]
1916. urtean eman zituen ezagutzera bere lehen idatziak. Geroago antzerki-lanak (drama utopikoak) eta eleberriak idatzi zituen. Bere obrarik ezagunena R.U.R. edo Rossum´s Universal Robots drama da (1921). Aipaturiko lanean robota (bortxazko langilea) izena sortu zuen. Harenak dira, halaber, Vec Makropolus (Makropoulos afera, 1922), Bílá nemoc (Izurri zuria, 1937) eta Matka (Ama, 1938) dramak eta Tovarna na absolutno (Absolutuaren lantegia, 1922) eta Valka s mloky (Arrabioen gerra, 1936). T.G. Txekoslovakiako Masaryk lehendakariarekin egindako elkarrizketa batzuk ere argitaratu zituen 1935ean.
Bere zientzia-fikziozko idazki guztiek gizakiaren hondamendia dakarte gogora. Nazien gorakadaren garaian gorpuztu zen ikuspegi ezkorra dute ezaugarri. Obra horiez gainera, bidaia liburuak idatzi zituen (Italiako gutunak, 1923; Ingalaterrako gutunak, 1924) eta psikologia arazoak aztertu zituen trilogia batean: Hordubal (1933), Povretron (Meteoroa, 1934) eta Obycejny zivot (Ohiko bizitza bat, 1934).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
